112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

61/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldaketa garrantzitsuak egiten ditu aurreko arauaren testuan; legearen zioen azalpenean adierazten den moduan, aldaketa horietako asko jatorrizko testuan jasotako neurriak berrikusteko beharrari zor zaizkio, hezkuntza sistema XXI. mendeko erronka eta desafioei egokitzearren, Europar Batasunak eta UNESCOk 2020-2030 hamarkadarako zehaztutako helburuekin bat.

Ikuspegi horri jarraikiz, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren atariko tituluak hezkuntzaren printzipio eta helburuen artean aipatzen du, besteak beste, haurren eskubideak benetan betetzea Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan ezarritakoaren arabera, hezkuntza inklusioa eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioak aplikatzea.

Haur Hezkuntzari dagokionez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak etapako antolamenduari eta printzipio pedagogikoei gehitzen die haurtzaroaren kultura espezifikoarekiko errespetua, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan eta haren Batzordearen Ohar Orokorretan zehazten dena.

Era berean, aldatu egiten da gutxieneko irakaskuntzen oinarrizko edukiei dagozkien eskumenen lehengo banaketa, Estatuaren eta autonomia erkidegoen artekoa. Horrela, Gobernuari dagokio, autonomia erkidegoei kontsulta egin ondoren, curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzea, gutxieneko irakaskuntzak osatzen dituztenak, helburuen, konpetentzien, edukien eta ebaluazio irizpideen arloan. Hezkuntza administrazioak, berriz, beren lurralde esparrurako curriculuma ezartzeaz arduratuko dira, horren barnean sartuta daudela arestian aipatutako oinarrizko alderdiak.

Haur Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen dituen otsailaren 1eko 95/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio, lege organikoak berak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzea foru dekretu honen bidez.

Foru dekretu honetan zehazten dira etapa osoaren helburu, xede eta printzipio orokorrak eta pedagogikoak, bai eta funtsezko konpetentziak ere, eskolatzearen hasieratik bertatik garatzen hasi behar direnak. Horrez gain, arlo bakoitzerako jasotzen dira etaparako aurreikusten diren konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta ziklo bakoitzean ezarritako oinarrizko jakintzak.

Bestalde, soilik orientabide gisa eta hezkuntzako langileen lana erraztearren, ikaskuntza egoeraren definizio bat proposatzen da eta haren diseinurako printzipio batzuk ezartzen dira.

Azkenik, arau honetan jasotzen dira beste xedapen batzuk ere, etaparen antolamenduarekin lotutako funtsezko zenbait alderdi jorratzen dituztenak, hala nola ebaluazioa, banako desberdintasunak eta ikastetxeen autonomia.

Horiek horrela, Nafarroako Eskola Kontseiluak txostena egin ondoren, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 1ean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

Foru dekretu honen xedea da Haur Hezkuntzaren etapako curriculuma ezartzea, eta aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan, Hezkuntza Departamentuak behar bezala baimenduta Haur Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituztenetan.

2. artikulua. Curriculuma.

1. Foru dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, curriculuma da hezkuntzaren jarduna arautzen duten helburuen, konpetentzien (funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak), oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukien, metodo pedagogikoen eta ebaluazio irizpideen multzoa.

2. Ikastetxeek proposamen pedagogiko bat jasoko dute beren hezkuntza proiektuan, eta bertan, batetik, bi zikloen hezkuntza izaera jasoko da, eta, bestetik, foru dekretu honen eranskinetan ezartzen den curriculuma garatu eta osatuko dute, haur bakoitzaren ezaugarri pertsonaletara eta beren hezkuntza eta gizarte errealitatera egokituta.

3. Irakasleek eta haurrak artatzen dituzten gainerako profesionalek beren hezkuntza jarduna moldatuko dute egokitzapen horien arabera, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean oinarrituz eta kontuan hartuz bai hezkuntza etapa honen ezaugarriak bai beren ikasleen banako nahiz taldeko beharrak.

4. Hezkuntza Departamentuak lagunduko du curriculuma garatzen proposamen pedagogiko eta material didaktikoetarako eredu irekiak egin daitezen sustatuz, horien bidez ikasleen eta hezkuntzako langileen behar desberdinei erantzuteko.

3. artikulua. Definizioak.

Foru dekretu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira hitz hauek:

a) Helburuak: ikasleek etapa amaitzean erdiestea espero diren lorpenak, funtsezko konpetentziak bereganatzearekin lotuta.

b) Funtsezko konpetentziak: ezinbestekotzat jotzen diren jardunak, ikasleek beren prestakuntza ibilbidean arrakasta bermatuta aurrera egin ahal izateko eta erronka globalei eta tokikoei aurre egiteko bete beharrekoak. Europar Batasuneko Kontseiluak 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan, etengabeko ikaskuntzarako funtsezko konpetentziei buruzkoan, ezarritako funtsezko konpetentziak Espainiako hezkuntza sistemara egokitzearen emaitza dira.

c) Konpetentzia espezifikoak: zenbait jarduera edo egoeratan, zeinetan lanketarako beharrezkoak baitira arlo bakoitzaren oinarrizko jakintzak, ikasleek bete behar dituzten jardunak. Konpetentzia espezifikoak lotura elementu bat dira, funtsezko konpetentzien eta arloetako oinarrizko jakintza eta ebaluazio irizpideen artekoa.

d) Oinarrizko jakintzak: arlo bateko berezko edukiak osatzen dituzten ezagutzak, abileziak eta jarrerak, konpetentzia espezifikoak eskuratzeko ikasi beharrekoak.

e) Metodo pedagogikoak: irakasleek, kontzienteki eta gogoeta baten ondorioz, antolatu eta planifikatzen dituzten estrategiak, prozedurak, teknikak eta ekintzak; elkarren artean koordinatuta, helburu dute ikasleen ikaskuntza bideratzea helburuak eta funtsezko konpetentziak nahiz konpetentzia espezifikoak lortzera.

f) Ebaluazio irizpideak: erreferenteak dira, eta egoera edo jarduera batzuetan ikasleengandik espero diren jardun-mailak adierazten dituzte; egoera edo jarduera horiek lotuta daude, ikaskuntza prozesuaren une jakin batean, arlo bakoitzaren konpetentzia espezifikoekin.

g) Ikaskuntza egoerak: ikasleek funtsezko konpetentziekin eta konpetentzia espezifikoekin lotutako jarduerak gauzatzea dakarten egoerak eta jarduerak, konpetentzia horiek eskuratu eta garatzen laguntzen dutenak.

4. artikulua. Haur Hezkuntza hezkuntza sistemaren esparruan.

1. Haur Hezkuntza berezko nortasuna duen hezkuntza etapa bat da, haurrak jaiotzetik sei urte betetzen dituzten urte naturalera arte artatzen dituena.

2. Etapa honek bi ziklo ditu, eta ziklo bakoitzak hiru ikasmaila. Lehen zikloa 0 urtetik ikasleek hiru urte betetzen dituzten urte naturalera artekoa da, eta bigarrena, berriz, hiru urte betetzen dituzten urte naturaletik sei urte betetzen dituzten urte naturalera arte.

3. Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen ahalko da ziklo osoa hartzen duten ikastetxeetan edo, gutxienez, zikloko ikasmaila oso bat ematen dutenetan.

5. artikulua. Xedeak.

Haur Hezkuntzaren xedea da ikasleen garapen integral eta harmoniatsuan laguntzea alderdi guztietan –fisikoa, emozionala, sexuala, afektiboa, soziala, kognitiboa eta artistikoa–, autonomia pertsonala indartu eta norberaren irudi positiboa eta orekatua modu progresiboan sortzea eta elkarbizitzarako balio zibikoen araberako hezkuntza ematea.

6. artikulua. Printzipio orokorrak.

1. Haur Hezkuntza borondatezkoa da.

2. Hezkuntza etapa honen bigarren zikloa doakoa izanen da. Otsailaren 1eko 95/2022 Errege Dekretuaren 5.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Gobernuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat, hezkuntza administrazioekin elkarlanean ezarri beharko duen planaren esparruan, lehen zikloa modu progresiboan ezartzera eginen da, behar adinako eskaintza publikoarekin eta doakotasuna zabalduz, lehentasuna izanen dutelarik pobrezia eta gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden ikasleak sartzeak, batetik, eta eskolatze tasa apaleko egoerei aurre egiteak, bestetik.

3. Ekitatearen eta inklusioaren printzipioak bermatzeko helburuarekin, Haur Hezkuntzaren programazioan, kudeaketan eta garapenean aintzat hartuko dira arrazoi kultural, sozial eta ekonomikoek eragindako desberdintasunek ikaskuntzan eta haurren eboluzioan dituzten ondorioen konpentsazioa eta hezkuntza laguntzako berariazko premien detekzio eta arreta goiztiarrak.

4. Aipatutako helburu horrekin, antolaketaren, metodologiaren nahiz curriculumaren arloan hartzen diren neurriak Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioek zuzenduko dituzte: inplikazio moduak (ikaskuntzaren zergatia), irudikapen bideak (ikaskuntzaren zer) eta ekintza eta adierazpen bideak (ikaskuntzaren nola).

7. artikulua. Printzipio pedagogikoak.

1. Etapa honetan, hezkuntza jardunaren helburua izanen da modu progresiboan garatu eta finkatzea haur bakoitzaren garapen handiena lortzen lagunduko duten oinarriak.

2. Ikasteko gozamena sortzera bideratuko da jardun hori, eta oinarrituta egonen da ikaskuntza-esperientzia adierazgarri, globalizatu eta emozionalki positiboetan, bai eta esperimentazioan eta jolasean ere. Horrez gain, goxotasun eta konfiantza giroan gauzatu beharko da, ikaslearen autoestimua eta gizarteratzea sustatzeko eta atxikimendu segurua ezartzeko. Orobat, zainduko da lehen kontaktutik bermaturik egon dadin trantsizio positiboa familia ingurunetik eskola ingurunera, bai eta zikloen eta etapen arteko jarraitutasuna ere. Hezkuntzako jardunaren ardatz egituratzailea eguneroko errutinak izanen dira.

3. Etapa honen bi zikloetan, modu progresiboan landuko dira garapen afektiboa, kudeaketa emozionala, mugimendua eta gorputza kontrolatzeko ohiturak, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak eta elkarbizitzaren eta harreman sozialen oinarrizko jarraibideak; horrekin batera, arreta jarriko zaio ingurunea, bertan elkarrekin bizi diren izaki bizidunak eta haien bizitokia den inguruaren ezaugarri fisiko eta sozialak deskubritzeari. Balioen hezkuntza ere sartuko da.

4. Halaber, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako hezkuntzak eta osasunaren sustapenak eta hezkuntzak ere tokia izanen dute.

5. Horrekin batera, sustatuko da haurrek autonomia pertsonala bereganatzea eta norbere buruaz irudi positiboa, orekatua eta berdintasunezkoa taxutzea, estereotipo diskriminatzailerik gabekoa.

6. Hezkuntza Departamentuak sustatuko du adin hauetako hizkuntza eta pertzepzio-modu espezifiko guztien garapena, haien potentzialtasun guztiak gara ditzaten, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak eta haren Batzordearen Ohar Orokorrek definitzen duten haurtzaroaren kultura espezifikoa errespetatuz betiere.

7. Era berean, Lehen Hezkuntzari begira eskatzerik ez badago ere, irakurketa eta idazketara hurbiltzen hastea sustatzen ahalko da, bai eta hastapen goiztiarreko esperientziak egitea ere oinarrizko zenbaki-trebetasunetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan, ikusizko adierazpenean, musika adierazpenean eta Hezkuntza Departamentuak erabakitzen duen edozeinetan.

8. Lehen ziklotik hasita egiten ahalko da atzerriko hizkuntzarako lehen hurbilketa, Hezkuntza Departamentuak arauz ezartzen duenaren arabera.

8. artikulua. Helburuak.

Haurrek honako gaitasun hauek gara ditzaten lagunduko du Haur Hezkuntzak:

a) Norberaren gorputza eta ikaskideena deskubritu eta ezagutzea, bai eta gorputzaren ekintzarako aukerak ere, eta desberdintasunak errespetatzen ikastea.

b) Beren familia, natura eta gizarte ingurunea behatu eta esploratzea, Nafarroako berezko ezaugarri batzuk bereiztea eta izaki bizidunekiko eta ingurumenarekiko begirune eta zaintza jarrerak garatzea.

c) Ohiko jardueretan autonomia eskuratzen joatea.

d) Beren gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea, eta helduekin nahiz beste haurrekin lotura seguruak ezartzea.

e) Ikaskideekin berdintasunezko harremanak izatea eta, modu progresiboan, elkarbizitzarako eta harreman sozialetarako oinarrizko pauta batzuk bereganatzen joatea; enpatiaz baliatzen eta gatazkak bakebidez konpontzen trebatzea, interesa erakusteko eta laguntzarako jarrerak garatuz, indarkeria mota oro baztertuta.

f) Komunikazio trebetasunak garatzea zenbait hizkuntza eta adierazpidetan.

g) Trebetasun logiko-matematikoak eskuratzen hastea, irakurtzen eta idazten hastea, eta mugimendua, keinua eta erritmoa lantzen hastea.

h) Gizonen eta emakumeen berdintasuna sustatzen duten arau sozialak sustatu, aplikatu eta garatzea.

9. artikulua. Arloak.

1. Haur Hezkuntzaren hezkuntza edukiak haurren esperientziari eta garapenari dagozkien esparruekin bat datozen arlo batzuetan antolatzen dira; haurrentzat interesa eta esanahia duten ikaskuntza proposamen globalizatuen bidez landuko dira.

2. Haur Hezkuntzaren arloak hauek dira:

–Harmonian Haztea.

–Ingurunea Deskubritzea eta Esploratzea.

–Errealitatea Komunikatzea eta Irudikatzea.

3. Arloak elkarren arteko sakoneko lotura duten esperientzia-esparrutzat hartu behar dira, eta, beraz, ikaskuntza egoera globalak, adierazgarriak eta bizigarriak sortzea sustatzen duen hezkuntza planteamendua beharko da, horiek osatzen dituzten elementu guztien artean loturak ezartzen laguntzeko.

4. Hezkuntza Departamentuak arauz ezarriko duenaren arabera, ikastetxeek eskola ordutegiaren zati bat curriculuma euskaraz garatzeko erabili beharko dute, A hizkuntza ereduaren kasuan, edo gaztelaniaz, D hizkuntza ereduaren kasuan.

5. Era berean, ikastetxeek eskola-ordutegiaren zati bat curriculuma atzerriko hizkuntzan garatzeko erabiltzen ahalko dute.

6. Hizkuntzen ikaskuntza modu integratu eta koordinatuan eginen da, hizkuntza komunikaziorako konpetentzia eta eleaniztasunerako konpetentzia eskuratzeko prozesua indartzeko.

10. artikulua. Konpetentziak, metodo pedagogikoak, ebaluazio irizpideak, oinarrizko jakintzak eta ikaskuntza egoerak.

1. Hauek dira funtsezko konpetentziak, etapa osorako komunak direnak:

–Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia.

–Eleaniztasunerako konpetentzia.

–Matematikarako konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia.

–Konpetentzia digitala.

–Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

–Herritar konpetentzia.

–Ekimenerako konpetentzia.

–Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.

2. Foru dekretu honen I. eranskinean jasotzen dira funtsezko konpetentzia horiek, bai eta horiek bereganatzen laguntzeko modu batzuk.

3. II. eranskinean arlo bakoitzaren konpetentzia espezifikoak ezartzen dira, etaparen bi zikloetarako komunak direnak, bai eta arlo bakoitzean ziklo bakoitzerako ezartzen diren ebaluazio irizpideak eta oinarrizko jakintzak ere.

4. Ikastetxeek bi zikloetarako diseinatu eta ezarritako metodo pedagogikoen helburua izanen da haurren autoestimua eta gizarteratzea sustatzea, esperientzietan, jardueretan eta jolasean oinarrituta, goxotasun eta konfiantza giroan.

5. Konpetentziak bereganatu eta garatzeko, hezkuntza taldeak ikaskuntza egoerak diseinatuko ditu, III. eranskinean orientabide gisa ezartzen diren printzipioei jarraikiz.

11. artikulua. Tutoretza-lana.

1. Haur Hezkuntzan tutoretza-lanak ikasleen banako eta taldeko hezkuntza prozesuan lagunduko du eta, era berean, elkarrekiko begirunea, aniztasunarekiko errespetua eta berdinen arteko lankidetza sustatuko du, arreta berezia jarriz genero berdintasunari.

2. Tutoretza-lanaren bidez koordinatuko da hezkuntzako esku-hartzea eta etengabeko harremana izanen da gurasoekin edo legezko tutoreekin, Hezkuntzarako Eskubideari buruzko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 4.1.d) eta g) artikuluan aitortzen diren eskubideen erabilera errazteko.

12. artikulua. Ebaluazioa.

1. Ebaluazioa globala, etengabekoa eta prestakuntzakoa izanen da. Zuzeneko behaketa sistematikoa izanen da ebaluazio prozesuaren teknika nagusia.

2. Etapa honetako ebaluazioaren helburua izanen da haur bakoitzaren hasierako baldintzak eta bilakaeraren erritmoa eta ezaugarriak identifikatzea. Horretarako, erreferentziatzat hartuko dira arlo bakoitzean ziklo bakoitzerako ezarritako ebaluazio irizpideak.

3. Ebaluazio prozesuak lagundu beharko du irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan, erabilitako estrategia metodologikoen eta baliabideen egokitasuna baloratuz. Helburu horrekin, inplikatutako profesional guztiek ebaluatuko dute beren hezkuntza jarduna.

4. Gurasoek eta legezko tutoreek parte hartu eta lagundu beharko dute beren seme-alaben edo tutoretzapeko haurren hezkuntza prozesuaren bilakaeran, ebaluazioari dagozkion erabakien berri izan beharko dute eta elkarlanean aritu ikastetxeekin, haurren hezkuntza aurrerabideari laguntzeko haiek hartzen dituzten neurrietan.

5. Ebaluazio agiriak Hezkuntza Departamentuak arauz ezartzen dituenak izanen dira.

13. artikulua. Banako desberdintasunei arreta jartzea.

1. Banako arreta izanen da irakasleen eta hezkuntza arloko gainerako profesionalen hezkuntza ekintzarako ohiko gidalerroa.

2. Hezkuntza arloko esku-hartzean aintzat hartuko da ikasleen aniztasuna, eta hezkuntza jarduna haur bakoitzaren ezaugarri, behar, interes eta estilo kognitibora moldatuko da; haur bakoitzaren eskola bilakaeran eragina izan dezaketen ezaugarriak identifikatuko dira, ikasle guztien inklusio erabatekoa ziurtatzeko helburuarekin.

3. Hezkuntza Departamentuak arautzen duenarekin bat, ikastetxeek prozedura batzuk ezarriko dituzte irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan gerta daitezkeen zailtasunen detekzio goiztiarra eta prebentzioa ahalbidetzeko, esku-hartze goiztiarra erraztuko duten plan eta programen bidez. Era berean, Hezkuntza Departamentuak lagunduko du ikasle horiek artatzen esku hartzen duten sektore guztien koordinazioan.

4. Ikastetxeek neurri egokiak hartuko dituzte hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

5. Horrekin batera, hezkuntza premia bereziak dituzten haurren ezaugarri eta behar pertsonaletarako hezkuntza erantzun egokiena ezarriko dute.

6. Hezkuntza Departamentuak, haurren banako desberdintasunak kontuan hartuz, zeinu-hizkuntza espainiarrak sartzen ahalko ditu bere hezkuntza eskaintzan.

14. artikulua. Ikastetxeen autonomia.

1. Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen autonomia pedagogikoa eta antolaketakoa sustatuko du, eta talde-lana eta hezkuntza jardunetik abiatutako ikerketa lana sustatuko ditu.

2. Haur Hezkuntza irakasten duten ikastetxe guztiek foru dekretu honen 2.2 artikuluan aipatzen den proposamen pedagogikoa jaso beharko dute beren hezkuntza proiektuan.

3. Ikasle guztien prestakuntza prozesuaren jarraitutasuna eta trantsizio eta bilakaera positiboak bermatzeko, curriculumaren garapenean jasoko da bi zikloen artean beharrezkoa den jarraitutasuna eta etapa honen eta Lehen Hezkuntzaren artekoa; horretarako, bi etapetako hezkuntza langileen arteko koordinazio estua beharko da. Helburu horrekin, etapa bukatzean tutoreak txosten bat eginen du ikasle bakoitzaren garapenaz eta beharrez.

4. Hezkuntza Departamentuak ziurtatuko du egun zikloak irakasten dituzten ikastetxeetako talde pedagogikoen arteko koordinazioa, bai eta horien eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen artekoa ere.

5. Gurasoen edo legezko tutoreen funtsezko erantzukizuna errespetatzeko, etapa honetan Haur Hezkuntzako ikastetxeak lankidetza estuan arituko dira haiekin, horretarako behar diren neurriak ezarriz.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Ezarpena eta ordutegia.

Hezkuntza Departamentuak foru agindu baten bidez arautuko ditu irakaskuntza hauen ezarpena eta ordutegia.

Bigarren xedapen gehigarria.–Erlijio irakaskuntza Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.

1. Erlijio irakaskuntza Haur Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen duen otsailaren 1eko 95/2022 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoak arautuko du.

2. Ikastetxeek behar diren antolaketa neurriak hartuko dituzte, gurasoek edo tutoreek beren seme-alabek edo tutoretzapekoek erlijio irakaskuntza jasotzea aukeratu badute, ikasle horiek behar bezalako hezkuntza arreta jaso dezaten.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Gobernuaren titularitatekoak diren eta hiru urtetik beherako haurrak artatzen dituzten ikastetxeak.

1. Foru dekretu honen bidez onetsitako curriculuma aplikatuko da Nafarroako Gobernuaren titularitatekoak diren eta hiru urtetik beherako haurrak artatzen dituzten ikastetxeetan.

2. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez sortuko dira eta Haur Eskolak deituko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

1. Indargabetzen da martxoaren 19ko 23/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak eta curriculuma ezartzen dituena.

2. Indargabetzen dira Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren atariko tituluaren 3. artikulua, I. titulua eta eranskina.

3. Indargabetzen dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Ezarpen egutegia.

Foru dekretu honetan xedatutakoa 2022-2023 ikasturtean ezarriko da.

Azken xedapenetako bigarrena.–Arau garapena.

Ahalmena ematen zaio hezkuntza arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

Haur hezkuntzako funtsezko konpetentziak

Haur Hezkuntzako etapa etengabeko ikaskuntzarako funtsezko konpetentziak bereganatzeko prozesuaren hasiera da. Konpetentzia horiek Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioan jasota daude. Errege dekretu honetan, funtsezko konpetentzia horiek egokitu dira bai eskolaren testuingurura bai Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan hezkuntza sistemarako ezarritako printzipio eta xedeetara. Hauek dira konpetentziak:

–Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia.

–Eleaniztasunerako konpetentzia.

–Matematikarako konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia.

–Konpetentzia digitala.

–Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

–Herritar konpetentzia.

–Ekimenerako konpetentzia.

–Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.

Gomendioan adierazten denarekin bat, ez dago konpetentzien arteko hierarkiarik, denek garrantzia berdina dutela uste baita. Haien arteko muga bereizgarririk ere ez da ezartzen, gainezkatuta eta elkar lotuta daudelako. Beraz, zeharkako izaera dute: haietako bakoitza ez dagokio soilik arlo bakar bati zuzenean eta adiera bakar batekin; arloetan gertatzen diren ikaskuntzetatik abiatuta eskuratzen eta garatzen dira denak. Konpetentzien zeharkako izaera hori lagungarria da Haur Hezkuntzaren etapak berezkoa duen ikuspegi globalizaturako.

Pentsatzekoa da eskolatzean zehar konpetentzia horiek bereganatzeak aukera emanen diela ikasleei prestatzeko eta XXI. mendeko desafio nagusiei arrakastaz aurre egiteko: bizi-ohitura osasungarriak planifikatzea, ingurumena babestea, gatazkak bakebidez konpontzea, kontsumitzaile arduratsu gisa jokatzea, teknologiak modu etiko eta eraginkorrean erabiltzea, genero berdintasuna sustatzea, ziurtasun ezak eragiten duen estutasuna kudeatzea, ekitate ezaren egoerak identifikatzea eta enpatia sentimenduak garatzea, lankidetza eta elkarbizitza gizarte ireki eta aldakorretan, desgaitasuna onartzea, aniztasunaren balioa estimatzea, proiektu kolektibo baten parte izatea eta konfiantza izatea ezagutzan, garapenaren eragiletzat hartuz. Desafio horiei eta beste batzuei erantzuteko –erabateko dependentzia baitute elkarren artean–, ezagutzak, abileziak eta jarrerak behar dira, hain zuzen ere funtsezko konpetentzien barnean daudenak eta modu globalean lantzen direnak etapa osatzen duten arlo guztietatik.

Horregatik, Haur Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak prestatzeko, funtsezko konpetentzien ikuspegi egiturazko eta funtzional bat baliatu da; ikuspegi horretan, hiru dimentsioak –kognitiboa edo ezagutzena, instrumentala edo abileziena eta jarrerena– ekintza zehatzetan txertatzen dira, haurren garapen integralera bideratuta dagoen zeregin adierazgarri eta kontestualizatu bat eraginkortasunez ebazteko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoan etapa honetarako ezarritako helburuari erantzunez.

Helburu horrekin berarekin, konpetentzien artean funtsezko abilezia batzuk sartu dira, hala nola pentsamendu kritikoa, arazoak ebaztea, talde-lana, komunikazio eta negoziaziorako abileziak, abilezia analitikoak, sormena eta kulturarteko abileziak. Trebetasun horiek errazten diete haurrei haien errealitatea deskubritzea, ezagutzea eta ulertzea, horren barne direla, besteak beste, ingurunea eta objektuak, erakunde eta harreman sozialak, eta haien ideiak, asmoak edo bizipenak begirunez eta sormenaz komunikatzeko hizkuntza desberdinak.

Etapako une bakoitzean errealitatea ulertzeko moduek baldintzatzen dute konpetentzien garapena. Izan ere, etapak izaera globala badu ere, hezkuntza asmoa duten bi ziklotan antolaturik dago. Bi zikloen curriculum elementuak haietako bakoitzean dauden ikasleen ezaugarri eta berezitasunetara egokitzen dira. Lehen zikloan garrantzi berezia ematen zaie norberaren gorputza ezagutu eta menderatzeko prozesuei eta indibidualizazioari, ingurune fisiko eta sozialean harreman eta interakzio sare bat eraikitzeari eta hori ahalbidetzen duten hizkuntzen erabilerari. Horretan guztian printzipio nagusi bat dago, haur bakoitzaren banako erritmoak eta funtsezko zaintzak errespetatzea alegia, goxotasun, parte-hartze eta berdintasunezko ingurune batean, haurrari konfiantza, ongizatea eta segurtasuna emateko. Bigarren zikloan, aurretik eskuratutako ikaskuntzak zabaldu eta sendotzen dira, eta protagonismo handiagoa hartzen du “izaten ikasten” eta “egiten ikasten” laguntzen duten abileziak bereganatzeak, horri esker aurrera eginen baitute zereginak egiteko nolabaiteko autonomia, ardura eta ekimena garatzeko bidean. Ziklo batean nahiz bestean, garapen eta ikaskuntza prozesuaren ezaugarri nagusiak behaketa, entzute aktiboa eta jardueraren areagotze progresiboa dira, esperimentazioaren eta jolasaren bidez.

Funtsezko konpetentziak islatuta daude bai curriculumaren elementuetan bai etapak berezkoak dituen printzipio pedagogikoetan.

Printzipio horietako lehena haurren garapen integrala sustatzea da. Zeregin horretarako, haien beharrak, interesak eta kezkak ezagutu behar dira, eta, halaber, esperimentatu, garatu eta ikasteko haien aukerak taxutzen dituzten eboluzio faktoreak eta prozesuak ezagutu beharra dakar. Era berean, haurren behar, interes eta kezka horiei erantzuna emateak, bakoitzaren heldutasunaren eta bizi-unearen arabera, aukera ematen du tresna batzuk haien esku jartzeko, horiek lagundu diezaieten autonomia handiagoarekin jokatzen eta epe labur eta luzean ager daitezkeen desafioei ardurarekin aurre egiten. Horretarako, kontuan hartuko dira haur bakoitzaren banako beharrak eta aukerak, bai eta haren familia ingurunearenak ere, eta haren hezkuntza inklusioa bermatuko duten neurri arruntak eta bereziak ezarriko dira.

Beste printzipio pedagogikoetako batek esperimentazioan eta jolasean oinarritzen du hezkuntza jarduna, baita ikaskuntza esperientzia adierazgarri eta emozionalki positiboetan. Horrela, ikaskuntza ulertzen da haurrek modu aktiboan gauzatzen duten prozesu bat bezala, zeinak berekin ekartzen baitu errealitatean eraginez jardutea, haien motibazioa, interpretazioak egitea eta esanahiak ulertzea, beren ingurunearen eta norberaren alderdietara –esploratu, deskubritu eta ikasi nahi dituztenak– modu progresiboan egokitzen joanen direnak. Alde horretatik, ikaskuntza egoerak haurren behar, interes eta kezkekin lotzea errazteko, espero da egoera horiek formulatuko direla ikasleen eta helduen arteko interakziotik abiatuta, loturak ezarriz berriaren, jakinaren, esperimentatuaren eta bizitakoaren artean. Etapako ikaskuntzei ikuspegi horretatik heltzeak esan nahi du ikaskuntza egoera funtzional, adierazgarri eta garrantzizkoak diseinatu eta garatu behar direla, Haur Hezkuntza osatzen duten arloen berezko ezagutzak, abileziak eta jarrerak batera edo hurrenez hurren agertzea beharrezkoa dutenak.

Ikasle guztien inklusioa laguntzeko, arreta berezia jarriko zaio ikasgelan manipulatzeko materiala eskura izateari. Horrekin batera, eguneroko jardueren diseinurako ikuspegiak kontuan hartuko du diskriminazioaren prebentzioa; desgaitasuna duten ikasleen ongizate emozionala ziurtatzeko eta haien inklusio soziala sustatzeko, bermatu eginen da berdinekin interakzioan aritzen direla jarduera horiek betetzean. Era berean, aintzat hartuko dira desgaitasuna duten ikasleek komunikazioaren eta hizkuntzaren arloan izan ditzaketen behar espezifikoak.

Ondoren, etapa honetan funtsezko konpetentziak bereganatzen laguntzen duten bide batzuk jasotzen dira:

Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia.

Haur Hezkuntzan sustatzen da beste haurrekiko eta helduekiko begirunezko komunikazio trukeak izatea, trukeei intentzionalitatea eta edukiak emanez, haien zuzen ere haurrak eskuratzen joaten diren ezagutzak, abileziak eta jarrerak kontuan hartuz modu progresiboan prestatzen direnak. Aurrekoa lagungarria izanen da geroz eta konplexutasun eta zuzentasun handiagoko adierazpideak ager daitezen, norberaren nahiz besteen behar, bizipen, emozio eta sentimenduei buruzkoak. Horrez gain, ahozkotasunak zeregin nabarmena du etapa honetan, komunikaziorako, adierazpenerako eta jarreraren erregulaziorako baliabide nagusia izateaz gain, haurrentzat literaturaren kulturara hurbiltzen hasteko bitarteko nagusia ere delako, errima, hitz-jolas, asmakizun eta ipuinen bidez, horrek haien ondare soziokulturala eta hizkuntzakoa aberastuko baitu, aniztasuna errespetatuz.

Eleaniztasunerako konpetentzia.

Etapa honetan hasten da familiakoaz beste hizkuntza eta kulturekiko harremana, eta haurrengan sustatzen dira hizkuntza eta kultur aniztasunarekiko begirunea eta estimua, bai eta hizkuntza errepertorioa aberasteko interesa ere. Elkarrizketa eta elkarbizitza demokratikoa sustatzen dira horrela.

Matematikarako konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia.

Haurrak abilezia logiko-matematikoak lantzen eta pentsamendu zientifikorako lehen urratsak egiten hasten dira, jolasaren eta manipulazioaren bidez eta esperimentu errazak eginez. Haur Hezkuntzan, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua testuinguru iradokitzaile eta jostagarrian planteatzen da; bertan, hezkidetzan oinarritutako ikuspegi batetik, haurren jakin-mina pizten da –haien errealitatea osatzen duen guztia ulertu nahi dutelako, batez ere beren pertzepzio eta esperientziaren eremuan dagoena–, betiere bakoitzaren ikaskuntza erritmoak errespetatuz. Helburu horrekin, behatu, sailkatu, zenbatetsi, eraiki, galderak egin, probatu eta frogatzeko gonbidapena egiten zaie, gertuko ingurune naturaleko fenomeno batzuk ulertu eta azaltzeko, ingurumena estimatzen hasteko eta lehen ohitura osasuntsuak eskuratzeko. Funtsezko konpetentzia hau garatzeko, arreta berezia jartzen zaie oinarrizko zenbaki-trebetasunetako hastapen goiztiarrari, objektuen manipulazioari eta fenomenoak egiaztatzeari.

Konpetentzia digitala.

Etapa honetan hasten da alfabetatze digitalaren prozesua, berekin dakarrena, besteak beste, informazioa eskuratzea, komunikazioa eta bitarteko digitalekin edukiak sortzea, bai eta tresna digitalen erabilera osasungarria eta arduratsua. Gainera, tresna horiek ikasgelako jarduera, esperientzia eta materialetan erabili eta txertatzeak laguntzen ahal du haurren motibazioa eta ulermena areagotzen eta ikaskuntzak eskuratzen aurrera egiten.

Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

Bereziki garrantzitsua da haurrak hastea beren emozioak eta sentimenduak ezagutzen, adierazten eta modu progresiboan kontrolatzen, bai eta besteen emozioak eta sentimenduak identifikatzen aurrerapausoak egitea ere, ulermen eta enpatia jarrerak garatzearekin batera. Bestalde, etapa honetako eskolatzeak familiakoa ez den beste ingurune bat deskubritzea dakar, non esperimentatzen baita gizartean ikasteko poza, norberaren esperientzia beste pertsona batzuekin partekatzearekin eta haiekin elkarlan eraikitzailean aritzearekin batera. Horretarako, haurrak baliabide pertsonalak eta estrategiak abian jartzen hasten dira, gero eta eraginkortasun handiagoarekin, eta horiek laguntzen diete ingurune sozialean moldatzen, gero eta autonomia handiagorekin eta gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzen, babesa ematen dien testuinguru integratzaile batean.

Herritar konpetentzia.

Herritartasun demokratikorako oinarriak ezartzeko helburuarekin, etapa honetan eredu positiboak eskaintzen dira, zenbait baliotan (begirunea, ekitatea, berdintasuna, inklusioa eta elkarbizitza) oinarritutako jarrerak ikasten lagunduko dutenak eta gatazkak bake eta elkarrizketaren bidez konpontzeko pautak emanen dituztenak. Norberaren identitateari eta kulturari dagozkien gertaera sozialak identifikatzeko gonbidapena ere egiten da. Horrez gain, jasangarritasunaren eta animalien zaintza eta babesaren balio eta praktikekin konpromiso aktiboa hartzea sustatzen da. Helburu horrekin sustatzen da, halaber, ohitura osasungarri eta jasangarriak eskuratzea, haurrek bere egunerokotasunean sartzen joanen diren errutinen bidez. Orobat, norbere buruarekiko, besteekiko eta ingurunearekiko begirunezko portaerak sortzeko behar diren baldintzak ezartzen dira, portaera horiei esker mota orotako jokabide diskriminatzaileei aurrea hartzeko.

Ekimenerako konpetentzia.

Sorkuntza eta berrikuntza funtsezko bi faktore dira, bizitzan zehar, garapen pertsonalerako, gizarteratzeko eta herritartasun aktiborako. Haur Hezkuntza arlo askotarako pizgarria den etapa dugu: jakin-mina, ekimena, irudimena eta ikertu eta sortzeko gogoa, jolasaren, jarduera zuzendu nahiz libreen, lankidetza proiektuen eta bestelako ikaskuntza proposamenen bidez; hori guztia autonomia indartzeko eta norberaren edo taldearen ideiak gauzatzeko aukera da. Horrela, oinarriak ezartzen dira bai pentsamendu estrategiko eta sortzailerako bai arazoak ebazteko, eta lehen adinetik sustatzen da eta analisi kritiko eta eraikitzailea.

Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.

Haurrek beren nortasuna eraiki eta aberastu dezaten, etapa honetan ideiak, sentimenduak eta emozioak sormenez adieraztea sustatzen da, hainbat hizkuntzaren eta forma artistikoren bidez. Horrekin batera, kulturaren kontzientzia eta gizarteko kide izatearen sentimendua garatzen laguntzen da, kultura- eta arte-adierazpenetara lehen hurbilketa eginez.

II. ERANSKINA

Haur hezkuntza

Irakaskuntzaren jarduera sistematizatu eta planifikatzeko beharra dela eta, etapako curriculuma haurren esperientziari eta garapenari dagozkien hiru arlo hauetan antolatzen da: Harmonian haztea; Ingurunea deskubritzea eta esploratzea, eta errealitatea komunikatzea eta irudikatzea. Hiru arlo horiek ikaskuntza guztietan parte hartzen dute eta laguntzen dute foru dekretu honen I. eranskinean ezarritako funtsezko konpetentziak garatzen.

Arlo bakoitzean, etapako bi zikloetarako komunak diren konpetentzia espezifiko batzuk proposatzen dira. Konpetentzia espezifiko horiek formulatzeko, kontuan hartu dira Europar Batasuneko Kontseiluaren 2018ko maiatzaren Gomendioan (etengabeko ikaskuntzarako funtsezko konpetentziei buruzkoa, XXI. mendeko erronka eta desafioen esparruan) jasotako funtsezko konpetentziak, horrek bat egiten baitu curriculumari konpetentzian oinarritutako ikuspegia ematearekin: helburua ez da jakintzak bereganatzea besterik gabe, baizik eta haurren garapen holistikoa, haurrek ikasten baitute, modu askotara eta beren kulturatik abiatuta, ikasi dutena abian jartzen, une bakoitzean beren jokabideak bideragarriak izan daitezen lortzeko.

Arlo eta ziklo bakoitzerako ebaluazio irizpideak ere ezartzen dira. Etaparen beraren izaera kontuan hartuta, ebaluazio irizpide horiek ez dute ziurtapen baliorik, bai erreferentearena, ordea, gertatzen diren ikaskuntza pertsonalen erritmoa eta ezaugarriak identifikatu, behatu eta arretaz begiratzeko, eta informazio baliotsua ematen dute haur bakoitzaren potentzialak errekonozitzeko lanerako, bai eta prebentzio eta detekzio lanak eta esku-hartzeak egiteko ere, testuinguru esanguratsuak prestatzeko. Era berean, arlo bakoitzean sartuta daude oinarrizko jakintzak, hau da, haurrek, beren ikas-moldeetan, integratu, artikulatu eta abian jarri behar dituztenak zikloaren bukaeran, konpetentzia espezifikoen erreferente diren jarduketak bete ahal izateko, ebaluazio irizpideetan espero den bereganatze-mailarekin bete ere.

Arloen araberako banaketa egiteak ez du esan nahi errealitatea zatikatuta agertuko denik ikasgelan. Hiru arloak elkarren artean lotura estua duten esperientzia esparruak direla ulertzen da, eta horretarako behar den hezkuntza planteamenduak sustatu beharko du ikaskuntza egoera global, esanguratsu, aberats, konplexu eta bizitzakoak sortzea, errealitate hori osatzen duten elementu guztien artean harremanak ezartzen lagunduko dutenak, haurtzaroaren kultura errespetatuz betiere. Egoera horiek berdinen arteko interakzioa sustatzen dute eta, beraz, aukera bikaina ematen dute haurren arteko lankidetzarako jarrera nola gertatzen den behatzeko. III. eranskinean ikaskuntza egoera horiek diseinatzeko iradokizunak eta orientabideak ematen dira.

Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak ikasgelan sartuz, haurrek gertutik bizi dute izateko eta munduan egoteko moduen aniztasuna, eta lagungarri zaie ikusteko nola moldatzen diren beraientzat ohikoa ez den moduan jardun behar duten pertsonak. Ikasgela inklusibo batean sartzen dira mota askotako aukerak eta mugak, hizkuntza eta komunikatzeko molde bat baino gehiago, mugitzeko hainbat modu, bai eta ingurunera hurbildu eta hura ulertzeko modu asko ere. Elkarbizitza hori aberasgarria da pertsona guztientzat, gizarte zuzenagoa eta toleranteagoa garatzen du, non desberdintasunak ez baitira oztopotzat hartzen, hazkunde pertsonal eta sozialerako aukeratzat baizik, hezkuntza-komunitate osoarentzat.

1. ARLOA: HARMONIAN HAZTEA

Harmonian hazteko arloaren jomuga haurraren alderdi pertsonala eta soziala dira, bereizezinak eta elkarren osagarri direla ulertuta, batera eta harmonian garatu eta erregulatzen direnak; arlo honek, halere, zentzua hartzen du beste biekin osatzen den aldetik, ingurune fisiko eta natural zehatz batean gertatzen delako eta beharrezkoa duelako errealitatearen irudikapen eta hizkuntza askotarikoak erabiltzea.

Heldutasunera bidean, banako erritmo eta estilo guztiak eta familia eta kultura bakoitzak haurrak hazteko duen modua guztiz errespetatuta, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak egokitzen dira haur bakoitzaren ezaugarri pertsonaletara eta haren behar, eskubide, interes eta estilo kognitibora. Lantzen dira, beraz, garapen fisikoa eta mugimenduarena; norbere buruaren kontrolerako mugimendu eta jarrera posizioen eta lekualdatzeen prozesuak menderatzeko moduak errekonozitzea; eta norberaren nortasuna eraikitzeko prozesuak, bere buruarekin, ingurunearekin eta beste pertsonekin haurrak dituen interakzioen emaitza direnak. Prozesu honetan funtsezkoa da behatzea eta gure esku-hartzeak doitzea haur guztiek dituzten ekimenen arabera. Prozesu honetan aurrera eginen da helduarekiko mendekotasunetik autonomia progresibo baterantz, norbanako bakoitzak doitasunez eta egokitasunez aritzea errazten dioten baliabideak eta estrategiak integratzen eta erabiltzen ikasten doan heinean.

Arlo honetako konpetentzia espezifikoek identifikatzen dituzte haurrek etapan zehar beren garapen pertsonal eta sozialarekin lotuta bete ditzaketen jarduketak, hezkuntzako esku-hartzearen ondorioz, zeinak behatu, planifikatu, ikertu, dokumentatu, errekonozitu eta ikaskuntzarako testuinguru eta agertoki aberats eta konplexuak eskaintzen baititu. Lehenbiziko hiru konpetentzia espezifikoek haurren garapen pertsonalarekin lotutako alderdiak garatzen dituzte: gauzatzen dituzten prozesuak, besteekin harreman afektibo esanguratsuak ezartzen dituztenean eta ingurunean moldatzeko baliabide pertsonalak erabiltzen joaten direnean, beren aukera eta nolakotasunei dagokienez konfiantza hartzen eta besteenak errespetatzen. Azken konpetentzia espezifikoan, norberaren nortasunaren eraikuntza eta eraikuntza hori gertatzen den ingurune soziokulturaleko interakzioak lotu behar dituen korrelazioa lantzen da, eta nabarmentzen da interakzio osasuntsu, jasangarri, eraginkor, ekitatibo eta errespetuzkoak sustatu eta laguntzearen garrantzia.

Arlo honetako oinarrizko jakintzak bi multzo handitan aurkezten dira: batek norberaren nortasunaren garapena du ardatz, eta besteak ingurune zibiko eta sozialarekiko interakzioa.

Garapenaren lehen etapetan norberaren gorputza ikaskuntza iturri da, harremanetarako, adierazpenerako eta nortasun dinamikorako baliabide eta jarduera autonomo lotuaren oinarri. Eskola inguruneak testuinguru egokiak eta akonpainamendu beharrezkoak ematen ditu, begirada arretatsu, paziente eta begirunezko batetik, haurrek beren ekimenez jarduteak dakarkien gozamena deskubritu dezaten, hori baita haien behar nagusia ingurunearekiko harremanari dagokionez, betiere segurtasuna, zaintza, konfiantza, ongizatea, patxada eta lasaitasuna eskaintzen dituen giroan. Horrela, aintzat hartzen dituzte beren gorputzaren aukerak, pertzepzio, ekintza, adierazpen eta mugimendurako aukerak, baita beren mugak ere, eta gai dira sentitzen dutena identifikatzeko, sentipenez gozatzeko eta gorputzaren adierazpen aukerak baliatzeko horiek adierazteko.

Etapan zehar behatzen ahal dugu dagoen mugimenduzko jarduera autonomoa. Abileziak nola eskuratzen dituzten ere behatzen ahal da eskainitako testuinguru esanguratsu, aberats, konplexu, estetiko eta antolatuei dagokionez, eguneroko bizitzaren hainbat unetan, haurrek eskolan ematen duten denboran.

Etapa honetan, izaeraren garapena bat dator norberaren nortasunaren eraikuntzarekin. Hezkuntzako esku-hartzeari esker behatzen ahal da nolakoa den nortasun dinamiko hori.

Adin honetan deskubritzen da sexualitatea eta hasten da sexu eta genero eraikuntza. Horregatik, ezinbestekoa da identifikatu eta desagerraraztea, baldin horrelakorik badago, eskola ingurunean dirauten ezkutuko diskriminaziorako mekanismoak.

Zaintza eta segurtasun afektiboak funtsezkoak dira haurren ongizaterako eta ikasteko gogorako. Hori dela eta, garrantzitsua da hasieratik bertatik aintzat hartzea emozioen eta sentimenduen adierazpena. Aurreneko emozioen adierazpena loturik dago bai oinarrizko beharrak asetzearekin bai hezkuntza-komunitatean dauden arau eta balio sozialekiko harremanekin. Ingurunearekiko interakzioak norberari buruz ematen duen informazioak laguntzen du, hein handi batean, norberaren irudia ere eraikitzen, eta hori ere segurtasunaren eta autokonfiantza eta autoestimua izatearen sentimenduak garatzearekin lotuta dago.

Kalitatezko zaintza lagungarria da norbere buruaz eta norberaren aukerez jabetzeko. Banako beharrak aintzat hartzeak, giro goxo eta lasaian, une bakoitza gozamenez bizitzeko behar diren denborak ematen ditu. Ongizate sentsazio horretatik abiatuta baizik ez dute gainerako printzipioek balio adierazgarria eta holistikoa hartuko. Testuinguru horretan, eskolako bizitza erritual egonkorren inguruan antolatzen da; erritmo biologiko berezietatik abiatuta planifikatzen dira eta elikadura, higiene eta atseden ohitura jasangarri eta osasungarriekin lotuta daude. Horrenbestez, garrantzitsua da ulertzea haur bakoitzaren ekimena, bere eguneroko egitekoetan bere gorputza eta bere eguneroko bizitza igarotzen den espazioa zaintzen laguntzen duten ohiturak txertatzeko; horrekin batera, besteekin lotuta dagoen autonomia garatzen da, eraldatzen gaituen eta pertsonen eta ingurunearen artean ekodependentziako loturak sortzen dituen harreman batean, eta ingurunearen gaineko ardura ekosoziala hartzen dugu.

Inguruan dituen pertsona garrantzitsuekin kalitatezko lotura afektiboak ezartzeak indartzen du interakzioa eta haurren jakin-mina, ezagutzeko eta bere buruari eta munduari zentzua nola eman ulertzeko gogoa alegia. Eskola ingurunean sartzean, deskubritzen dute ingurune sozialaren parte direla, pertsonen arteko harremanak nabarmen ugaltzen dira, lotura berriak sortzen dira eta jarrera batzuk garatzen dira, hala nola konfiantza, enpatia eta atxikimendua, haurraren ongizaterako oinarri sendoa osatzen dutenak. Ikasgela eta ikastetxeko hezkuntza espazioak elkarbizitzako komunitate txiki bat bihurtzen dira, non trebetasun sozialak garatzen diren eta pertsona bakoitzak bere behar eta eskubideak adierazten ahal dituen eta aldi berean besteenak errespetatzen, elkarbizitzarako pauta funtsezkoenen abiapuntua elkarrekiko begirunea dela ulertuta; bertan ikasten da gatazkak bizipenekin kudeatzen eta konpontzen, indarkeria eta diskriminazio oro alde batera utziz.

Aniztasun etniko-kulturalak ahalbidetzen du haurrek eskura izatea usadio eta ohitura sozial desberdinak elkarbizitzan datzan ikuspegi ireki batetik, eta horrek aukera emanen die gizartean dauden kultur adierazpen askotarikoak ezagutzeko eta onarpen, begirune eta estimu jarrerak sortzeko.

1.–Konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak

1. konpetentzia espezifikoa.

Aurrera egitea bere gorputzaren kontrolean eta zenbait estrategia bereganatzen, bere ekintzak inguruneko errealitatera moldatzeko modu seguruan, bere buruaz irudi doitu eta positiboa eraikitzeko.

1. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Haurrek beren buruaz eta beren gorputzaren baliabideen erabileraz bereganatzen duten ezagutza, balorazioa eta kontrola, batetik, eta ingurunean gero eta modu doitu eta independenteagoan moldatzeko zentzumenen erabilera, bestetik, beren autonomia eta autodeterminazioa osatzen joaten diren funtsezko alderdiak dira. Norbera besteengandik pertsona bereizi gisa errekonozitzea, “niaren” nozioa taxutzea eta norbere buruaz irudi positiboa osatzea prozesu garrantzitsuak dira, norberaren aukerez jabetzea eskatzen dutenak, nolakotasun pertsonalak eta beste pertsonekiko bereizten gaituzten desberdintasunak identifikatuta, onarpena eta begirunea abiapuntu. Prozesu horiek gertatzeko oinarri dira ingurunearekin bat-bateko interakzioak, esperimentatzen dituzten sentsazioak eta norberaren, objektuen eta ingurunearen esplorazioa.

Jolasaren bidez bizi dituzten esperientziek laguntzen diete garapen harmoniatsu eta integrala izaten, gorputzaren kontrol eta autonomia gero eta handiagoa erakusten, bai eta helduekiko independentzia handiagoa ere. Norberaren gorputzaren mugimendu eta sentimen aukerak esperimentatzea baliagarria izanen da aurrera egiteko lekualdatzeen eta mugimenduen kontrol dinamikoan, desafioak gainditzeko eta gorputz eskema gero eta doituagoa taxutzeko. Baliagarria izanen da, halaber, ohiko lanabesak esploratu, manipulatu eta erabiltzeko behar diren abileziak garatzeko.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

1.1. Bere ekintzak eta erreakzioak egoera bakoitzera moldatzea, ingurunearekiko interakzio ludiko eta bat-batekoan; bere mugimendu eta pertzepzio aukerak esploratzea eta aurrera egitea zehaztasunean, segurtasunean, koordinazioan eta intentzionalitatean.

1.1. Bere gorputzaren ezagutzan aurrera egitea, ekintzak eta erreakzioak doitzea eta oreka, zentzumenezko pertzepzioa eta mugimenduaren koordinazioa garatzea.

1.2. Norberaren eta besteen gorputzarekiko onarpena eta begirunea agertzea, eta pixkanaka haren ezagutza hobetzea.

1.2. Segurtasun pertsonaleko sentimenduak adieraztea jolasetan parte hartzean eta eguneroko bizitzaren egoeretan; konfiantza izatea bere aukeretan eta ekimena erakustea.

1.3. Segurtasun, afektu eta konpetentzia sentimenduak adieraztea ekintza bakoitza gauzatzean.

1.3. Hainbat objektu, lanabes eta tresna erabiltzea jolas egoeretan eta eguneroko zereginak betetzean, eta mugimendu xeheen gaineko kontrol progresiboa eta koordinazioa agertzea.

1.4. Denboraren oinarrizko nozio batzuk eskuratzea, denboran kokatzeko eguneroko bizitzaren jarduera eta errutinen bidez, bai eta beste gertaera batzuen bidez ere.

1.4. Jolas zuzenduan nahiz bat-batekoan parte hartzea bere aukera pertsonalen arabera.

2. konpetentzia espezifikoa.

Bere emozioak ezagutu, adierazi eta modu progresiboan erregulatzea, eta beharrak eta sentimenduak adieraztea, ongizate emozionala eta segurtasun afektiboa lortzeko.

2. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Haurrak bere emozioak ezagutzea eta kudeatzen hastea funtsezko tresna bat da bere eguneroko bizitzan agertzen diren egoera aldakor eta zalantzazkoei aurre egiteko, pixkanaka eta segurtasunez eta autonomiaz. Norberaren beharrak betetzean eta jolas egoeretan, bereziki, emozioak lotuago daude niaren garapenarekin eta arau eta balio sozialen ezagutzarekin, zeren beste pertsonekiko interakzioen bidez aurrera egiten baita norberaren emozioak identifikatzen, ulertzen eta erregulatzen, bai eta norberari buruzko oso informazio baliotsua bereganatzen ere. Horrek guztiak laguntza erabakigarria emanen dio haurrari segurtasun eta konfiantza pertsonalen sentimenduak barneratzeko; hain zuzen ere bi alderdi horiek funtsezkoak dira autoestimua eraikitzeko eta norbere buruaz irudi positiboa eta doitua eratzeko, estereotipo sexistetatik urrun. Besteenganako konfiantza ere garatzen da, eta horrek eragina du harreman sozialak hobetzeko, nork bere burua motibatzeko jarduera eta jolasetarako, eta sentitzen, pentsatzen, nahiago duena eta interesatzen zaiona ulertu eta adierazteko.

Harreman harmoniatsuak eta kalitatezkoak ezarriz hainbat alderdi sustatzen dira: haur bakoitzak bere mugak identifikatu eta gainditu ahal izan, bere indarguneak sendotu, bere behar pertsonalak erregulatu, ongi egindako lana baloratu, akatsetatik modu eraikitzailean ikasi zuzenketak modu positiboan onartuz, bere buruaz eta inguruneaz bere ekimenak hartu, eta helburu errealistak eta anbiziotsuak hartu sormenaz eta arduraz, talde barruan aintzat hartuta sentitzen dela.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

2.1. Emozioak eta sentimenduak adieraztea, eta modu progresiboan garatzea kontzientzia emozionala eta erregulazio emozionaleko estrategiak.

2.1. Bere beharrak eta sentimenduak identifikatu eta adieraztea, eta bere emozioen kontrola modu progresiboan doitzea.

2.2. Harremanak izatea beste pertsonekin, eta horietan afektua onartu eta adieraztea askatasunez, segurtasunez eta begirunez, mota guztietako estereotipoetatik aparte.

2.2. Laguntza eskaini eta eskatzea eguneroko bizitzaren egoeretan, eta berdinen arteko lankidetzaren eta laguntzaren onurak baloratzea.

2.3. Zorigaitz txikiei aurre egitea, hobetzeko jarrerak adieraztea eta laguntza eskatu eta ematea.

2.3. Kezkak, gustuak eta lehentasunak adieraztea, eta lorpenei buruzko poza eta segurtasuna agertzea.

3. konpetentzia espezifikoa.

Ereduak, arauak eta ohiturak bere egitea, eta bere aukeretan eta lorpen sentimenduetan konfiantza garatzea, bizimodu osasungarria eta ardura ekosoziala duena sustatzeko.

3. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Ohitura osasungarriak eta jasangarriak bereganatzea eta horiek eguneroko bizitzan modu progresiboan txertatzen joatea lagungarria da norberaren gorputza zaintzeko eta autonomia gero eta handiagoa lortzeko. Prozesu horretan, ezinbestekoa da haurrak arauak ezagutzea, bere buruarekin, besteekin eta ingurunearekin errespetuz jokatzeko joerak sortzen laguntzen dutenak, eta arau horiei buruzko gogoeta egitea ere, ikuspegi interdependente eta ekoarduratsu batetik. Espero da, halaber, ondasun eta baliabideen kontsumo arduratsuari buruzko gogoetan hastea.

Hori guztia ikasgelara eramateko, errutinak egiten dira, hau da, egonkortasunez eta intentzionalitatez errepikatzen diren jardunbide sekuentziatuak, erritmo biologikoen erregulazioa eta denbora pertsonalen araberako doikuntza sustatzeko. Horregatik, arreta pertsonaleko uneak aurkitu behar dira, haur bakoitzari bakarkako tratua emanez, batez ere haren beharrak asetzeari dagokionez, betiere haren erritmo biologikotik abiatuta eta haren ongizatea eta erosotasuna bilatuta. Horrek guztiak laguntzen dio bere buruaz pertzepzio doituagoa eta lorpen sentimendua izaten, elikadurarekin, higienearekin, jantziekin edo atsedenarekin lotutako jardueretan eskuratutako konpetentzia progresiboaz duen pertzepzioari esker.

Azkenik, arriskuei aurrea hartu eta istripuak saihestearen garrantziari dagozkion ekimenak ere sustatu behar dira.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

3.1. Ingurunea eta norbere burua zaintzearekin lotutako estrategiak eta ohiturak hartzea, eta ekartzen dizkieten onurengatik poza adieraztea.

3.1. Norbere burua eta ingurunea zaintzearekin lotutako jarduerak betetzea, errespetuzko jarrerarekin, norbere buruarenganako konfiantzarekin eta ekimenarekin.

3.2. Eguneroko dinamika egituratzen duten jardueren, erritmo biologikoen eta pauta sozio-kulturalen denbora-segida ezagutzea eta aurreikustea, eta elementu, prozedura eta jarrera zehatzekin lotzea.

3.2. Eguneroko gertaerekin eta jarduerekin lotuta dagoen denbora-sekuentzia errespetatzea, talderako ezarritako errutinetara egokitzea eta beste pertsonekiko begirunezko portaerak garatzea.

4. konpetentzia espezifikoa.

Interakzio sozialak ezartzea berdintasunez, eta baloratzea adiskidetasunaren, begirunearen eta enpatiaren garrantzia, balio demokratikoetan eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako norberaren nortasuna eraikitzeko.

4. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Nortasunaren eraikuntza gertuko ingurune sozialarekiko interakzio guztien emaitzetako bat da. Besteekin eta munduarekin harreman berriak ezartzeko beharrezkoa den prozesu honetan, non haurrak bere baliabide kognitiboak eta afektiboak berriz formulatu behar baititu, segurtasun eta konfiantza sentimenduak eman behar zaizkie, atxikimenduko lotura osasuntsu eta egonkorrak sortuz, horrela errespetatuak, maitatuak eta baloratuak senti daitezen, eta naturaltasunez bere egin ditzaten eredu sozial egokiak, lankidetza, begirune eta enpatia ingurune batean.

Lehenbiziko etapetan, haurra hasten da bere burua besteengandik desberdintzat hartzen; gai da beste pertsonen adierazpen emozionalak hautemateko, baina ezin du oraindik haien ikuspegia hartu. Interakzioen bidez eta helduen bitartekotzarekin, naturaltasunez eta modu progresiboan joanen da bere egiten harreman sozialerako eredu egokiak, begirunean, enpatian, gizonen eta emakumeen berdintasunaren sustapenean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituak.

Ikasgelako aniztasun sozio-kulturala aintzat hartzea eta estimatzea sustatu behar da jarduera eta jolasen bidez; horietan ohitura eta tradizioen balioa nabarmenduko da, norberaren beharren berri modu asertiboan ematea sustatuko da, bai eta besteei modu aktiboan entzutea ere, hezkidetza eta lankidetza prozesuetan. Horrela, ikasleak laguntza eskaini eta eskatzeko eta gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko tresnak hartzen joaten dira, helburu komun bat erdiesteko. Horrek guztiak sendotzen du talde sozial bateko kide sentitzea, beste pertsonekin harmonian bizitzen ikasten laguntzen du eta talde-lana sustatzen du.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

4.1. Lotura eta atxikimendu harreman osasungarriak ezartzea, eta beste pertsonekiko afektu eta enpatia jarrerak erakustea.

4.1. Ekimenez parte hartzea jolas eta jarduera kolektiboetan, beste pertsonekin afektu eta enpatia jarrerekin erlazionatzea, betiere banako erritmoak errespetatuz eta diskriminazio mota oro alde batera utziz.

4.2. Imitazioko jolasa erabiliz, bere gertuko ingurunean aldez aurretik ikusitako jarrerak eta egoerak errepikatzea, oinarri dutenak begirunea, enpatia, genero berdintasuna, desgaitasuna dutenak diskriminaziorik gabe tratatzea eta giza eskubideen errespetua.

4.2. Jolas sinbolikoaren bidez, jarrerak, ekintzak edo egoerak errepikatzea bere parekoekin interakzioan, eta horietan mota guztietako estereotipoak identifikatu eta arbuiatzea.

4.3. Bere parekoekin gatazkak konpontzen hastea, helduaren bitartekotzarekin, eta akordioak lortzearen onurak esperimentatzea.

4.3. Modu aktiboan parte hartzea elkarbizitza arautzen duten eta zenbait balio (aniztasunaren errespetua, desgaitasuna duten pertsonei diskriminaziorik gabe tratatzea eta genero berdintasuna) sustatzen dituzten arau sozialen gaineko gogoetarekin lotutako jardueretan.

4.4. Gatazkak modu positiboan kudeatzeko trebetasunak eta abileziak garatzea, eta sormenezko alternatibak proposatzea beste pertsonen iritzia kontuan hartuta.

4.5. Begirunezko jarrerarekin, bere ingurunean dauden ohitura eta tradizio etniko eta kulturalekin lotutako jardueretan parte hartzea eta horiek ezagutzeko interesa agertzea.

2.–Oinarrizko jakintzak

A.–Gorputza eta haren kontrol progresiboa.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

A.1.

Norberaren irudia, pertsonena, gizakiak ez diren animaliena eta bere inguruneko beste izaki batzuena deskubritzea eta errekonozitzea. Aniztasuna identifikatzea eta errespetatzea aberastasun gisa.

Gorputzaren irudi global eta segmentarioa ezagutu eta onartzea: banako ezaugarriak eta aldaketa fisikoen pertzepzioa.

A.2.

Zentzumen eta mugimenduen esploraziorako jakin-mina eta interesa izatea. Munduaren zentzumenezko integrazioa pertzepzioaren aukeren bidez, batez ere egituratugabeak eta zentzumen anitzekoak diren objektu eta materialekin egindako proposamenetatik abiatuta.

Besteen aurrean irudi positiboa eta doitua eraikitzea.

A.3.

Esplorazioa eta esperientzia aktiboak. Mugimendu librea ikaskuntza eta garapenerako iturri gisa. Aurreratu gabeko gorputz jarrerak. Tarteko posizioen errepertorioaren aberastasuna eta haien gaineko menderatzea (kontrolatzeaz bestelakoa).

Desberdintasunen identifikazioa eta errespetua, haurren eta helduen aniztasuna kontuan hartuta.

A.4.

Kontaktua eta ikusizko lotura beste pertsonekin, gizakiak ez diren animaliekin eta objektuekin. Ekimena eta jakin-mina trebetasun berriak ikasi eta estrategiak garatzeko.

Inguruneko elementuak zentzumenen bitartez identifikatu eta esploratzea.

A.5.

Esperimentatzea, manipulazioaren bidez esploratzea eta ikusmenaren eta mugimenduaren arteko koordinazioa menperatzea objektuekin eta materialekin kontaktua izatean. Objektuen eta materialen arteko harreman estetikoak.

Mugimendua: kontrolatzea koordinazioa, tonua, oreka eta lekualdatzeak jolas libreko egoeretan.

A.6.

Mugimenduak eta jarrerak menperatzea eguneroko bizitzaren egoeretan. Mugimenduaren bideragarritasuna eta posizioak ikaskuntza egoeretan, mugimenduaren errepertorio osoa mantenduta.

Desgaitasunaren inplikazioak eguneroko bizitzan.

A.7.

Arrisku egoerak identifikatzeko estrategiak. Arrisku eta desafio desiragarriak eta arrisku saihesgarriak.

Tonua eta jarrera ekintza eta egoeretara egokitzea.

A.8.

Bat-bateko jolasa, ongizaterako, gozamenerako eta ikaskuntzarako jarduera egoki gisa. Esploraziorako jolasa, zentzumenezkoa eta mugimenduzkoa.

Jolasa erabiltzea gozamenezko jarduera eta ikaskuntzarako iturri gisa, eta jolas kooperatiborako proposamenak sustatzea.

A.9.

Autonomia, ekimen eta mendekotasun harreman lotesle osagarriak ikasgelako eguneroko bizitzan.

B.–Garapen eta oreka afektiboak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

B.1.

Egoera emozionalak eta afektiboak identifikatu eta egoeraren arabera egokitzea: itxaronaldiak, frustrazio txikiak, oinarrizko behar eta zainketak betetzearekin lotutakoak.

Norberaren emozio, sentimendu, bizipen, lehentasun eta interesen gaineko kontzientzia emozionala, adierazpen oro errespetatuz.

B.2.

Bere emozioak eta afektuak begirunez eta ñabardurekin aintzat hartzea, onartuta sentitzeko.

Laguntza eta elkarlanerako estrategiak jolasaren eta errutinen testuinguruetan. Lankidetza.

B.3.

Adierazpen emozional eta afektibo guztien onarpena, baldin eta kalte egiten ez badiote bere buruari ez eta besteei ere.

Komunikazioa, asertibitatea eta begirunezko entzute aktiboa besteekiko.

B.4.

Segurtasuna eta zaintza afektiboa lortzeko estrategietara hurbiltzea: laguntza bilatzea, kontaktu afektiboa eskatzea.

Bere aukerak errekonozitzea, bere mugak onartzea eta gainditzea.

B.5.

Ahalegin, konstantzia, antolaketa, arreta eta ekimen ohiturak eta jarrerak garatzea, bakoitzaren erritmoaren arabera.

C.–Bizi ohitura osasungarriak norbere burua eta ingurunea zaintzeko.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

C.1.

Kultura eta hezkuntza erritualen garrantzia (zentzuz eta berritasunez betetako errepikapenak).

Oinarrizko beharrak asetzea: adieraztea, erregulatzea eta menperatzea, norberaren ongizatearekin lotuta, horretarako espazio eta denbora egokiak bermatuta.

C.2.

Oinarrizko zaintzak eta beharrak: elikaduraren eta loaren erritmo pertsonalak eta higienearen prozesuak ezagutzea.

Ohitura eta jardunbide jasangarriak eta ardura ekosozialekoak, elikadurarekin, higienearekin, atsedenarekin, norbere eta ingurunearen zaintzarekin lotuta.

C.3.

Autonomia, ekimen eta mendekotasun harreman lotesle osagarriak. Ekintzak, itxaronaldiak, mugak eta aukerak aurreikustea, banako desioekin eta ikastetxeen antolaketarekin lotuta.

Jarduera fisiko egituratua, hainbat intentsitate mailarekin.

C.4.

Elikadura, higienea eta norberaren garbitasuna, atsedena edo espazioen garbiketa.

Erritualak. Ekintzen plangintza sekuentziatua, eta giro atsegina, harmoniatsua eta lasaia sustatzea ikastetxeko une guztietan: bazkarian, atsedenaldian, higienean, lekualdatzeetan eta abarretan.

C.5.

Osasunarentzat mesedegarri diren eta ongizatea sortzen duten ekintzak. Itxura osasungarria eta garbia izateko interesa. Jarduera fisiko egituratua eta ez-egituratua.

Desafioak eta arriskuak sustatzen dituzten inguruneak sortzea, zaintza ingurune batean.

C.6.

Ohitura jasangarri eta osasungarriak.

D.–Interakzio sozio-emozionala ingurunean. Besteekin batera bizitzea.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

D.1.

Familia aniztasuna.

Familia aniztasuna.

D.2.

Familia bizitzatik eskola bizitzarako trantsizioaren zaintza, denborena nahiz espazioena. Haur eta familiekiko loturetan harrera denbora planifikatzearen garrantzia, elkarrenganako konfiantza sentimenduak sortzeko.

Familien eta hazteko moduen aniztasuna aintzat hartzea eta onartzea.

D.3.

Aurreneko lotura afektiboak. Beste pertsonekiko, gizakiak ez diren animaliekiko eta objektuekiko irekita egotea eta interesa izatea. Kide izatearen sentimenduak eta lotura afektiboa erreferentziako pertsonekin eta espazio eta proposamenekin.

Trebetasun sozialak eta elkarbizitzakoak. Elkarbizitzarako oinarrizko pautak, genero berdintasunaren errespetua barne.

D.4.

Ikasgela eta ikastetxea, kide izateko talde sozial gisa. Profesionalak, erreferentzia gisa.

Jokabidea autoerregulatzeko estrategiak. Enpatia eta errespetua.

D.5.

Afektuzko eta begirunezko harremanak. Negarra errespetatzea, bai eta gizartean bideragarriak diren adierazpen emozionalak ere (haserretzeko edo kasketaldiak izateko eskubidea errespetatzea).

Besteekiko interakzioetan sortutako gatazkak konpontzea. Gatazka, pentsatzeko aukera gisa besteekiko interakzioan eta konponbideen bilaketan.

D.6.

Desgaitasun mota batzuek dakarten aniztasuna eta eguneroko bizitzan dituen ondorioak.

Adiskidetasuna, taldeko kide izatearen sentimendua, babes-elementu gisa, indarkeriaren prebentziorako eta bakearen kultura garatzeko.

D.7.

Harreman sozialetarako ohiturak besteen beharren arabera.

Laguntza emateko eta elkarlanerako jarrera beharrezkoa interakzio sozialean ikasgelako prozesuak garatzeko.

D.8.

Gatazken kudeaketarako estrategiak. Mugak eta aukerak testuinguru egoki bakoitzean. Maitasunezko euste emozional edo fisikorako egitura, norberaren gatazkak edo frustrazioak adierazteko bide emozionalak estali gabe. Haurren taldearekin partekatutako arauak eraikitzea.

Era guztietako desgaitasunek eragindako aniztasunari eta eguneroko bizitzan dituzten ondorioei erantzun enpatikoa ematea.

D.9.

Itxoiteko eta parte-hartze aktiborako jarrerak garatzea. Ardurak onartzea (mugak eta aukerak) jarduera eta jolasetan.

Jolas sinbolikoa, pertsona, pertsonaia eta egoeren aurrean estereotipoak eta aurreiritziak zalantzan jartzeko estrategia gisa. (Pertsonen, pertsonaien eta egoeren behaketa, imitazioa eta irudikapena. Estereotipoak eta aurreiritziak).

D.10.

Ingurunean edo hezkuntza komunitatearen aniztasunean dauden ospakizun, ohitura eta tradizio etniko-kulturalak, familiak komunitateko kide senti daitezen.

Kidetzako beste talde sozial batzuk aintzat hartu eta baloratzea: ezaugarriak, eginkizunak eta zerbitzuak, gizartean bizitzeko.

D.11.

Inguruneko kokalekuak eta jarduerak.

D.12.

Hezkuntza-komunitatearen ospakizunak, ohiturak eta tradizioak. Auzoko edo herriko festetan parte hartzea.

D.13.

Eskola gizarte baketsu, justu eta inklusiborako eta elkarbizitzarako aukera gisa aurkezten duten proposamenak.

D.14.

Pertsona guztien berdintasuna eta duintasuna sustatzea, eta pobrezia, gose, ahultasun egoerak eta eskubideak urratu zaizkien pertsonenak baloratzea, horiek desagerrarazteko.

D.15.

Haurren eskubideak ezagutzea, haurren berdintasuna eta duintasuna ziurtatzeko, elikadura, ongizate, osasun, hezkuntza, zaintza eta babesaren arloan.

2. ARLOA: INGURUNEA DESKUBRITZEA ETA ESPLORATZEA

Arlo honen asmoa da inguruneko elementu fisiko eta naturalak deskubritu, behatu eta esploratzeko prozesuari balioa eta bultzada ematea, ingurune hori emozio eta ustekaberako aukerak dituen agertoki konplexu, aberats eta estetikotzat hartuta, horrela norberaren ingurunearekiko begirune eta zaintza jarrerak baloratzeko.

Arlo honek zentzua hartzen du beste biekin osatuta, eta era horretan interpretatu beharko dira proposamen didaktikoetan: ekintza eta ikaskuntzak uztartuta ulertuz.

Arloko konpetentzia espezifikoak, beraz, pentsamendua eta estrategia kognitiboak behatu, ikertu eta dokumentatzera bideratzen dira, ingurune fisiko eta naturala deskubritzeko prozesuaren bidez. Horrekin, haurrak arakatzeko jarrera duela aintzat hartzen da, gauzak zalantzan jartzeko jarrera sustatzen da eta balioa ematen zaie konponbide dibertsifikatuei. Horrela, aintzat hartzen dugu haurrek ingurunearekiko duten jakin-mina, hezkidetzako ikuspegi batetik, norberaren interesak asetzetik eta taldearen interesak kontuan hartzetik; beste alde batetik, balioa ematen zaie banako ikaskuntzari eta elkarlanaren bidezkoari.

Arloa hiru konpetentzia espezifikoren inguruan antolatzen da. Lehenbizikoa bideratzen da ingurunea osatzen duten elementuak identifikatzen eta haien artean erlazio logiko eta fantastikoak ezartzen laguntzen duten abilezien eta estrategien baliora; bigarrenaren helburu nagusia da jarrera kritiko eta sortzailea sustatzea, desafioak identifikatzeko eta konponbide posibleak proposatzeko; eta hirugarrenak naturara begirunez hurbiltzea planteatzen du, modu jasangarrian erabili, zaindu eta kontserbatzeko beharraz jabetzeko.

Horiek horrela, ingurune fisiko eta naturala aldi berean ikasteko tokia eta ikasgaia den agertokitzat hartzen da. Beraz, oinarrizko jakintzak ezartzen dira honakoak kontuan hartuta: ingurunea osatzen duten elementuez egiten den esplorazioa (ingurunearekin interakzioan, gorputzaren bidez) elementuok zalantzan jarriz eta sormena erabiliz; hainbat ezagutza eta esperimentazio modurekin lotutako abileziak, estrategiak eta prozesuak; eta horiek atxikita izan beharreko begirune eta balorazio jarrerak.

Txiki-txikitatik hasita, haurrek arakatzen dituzte beren ingurunean dauden objektu eta materialen ezaugarri eta propietate batzuei buruz. Behin ikastetxean sartuta, sustatzen dira haien ekintzak, esplorazioak eta eskura dituzten objektuen manipulazioa.

Horiek sortzen dituzten sentsazioez jabetzen dira eta haien gainean zerbait egiteak dakartzan ondorioetako batzuk egiaztatzen dituzte; intentzionalitatea agertzen da, batzuetan, keinuak eta ekintzak errepikatuz horiek eragindako ondorioarekin duten harremana egiaztatzeko, dena modu ludikoan.

Objektuen eta materialen gaineko esplorazio eta esperimentazioaren emaitza gisa, eta haien nolakotasun eta atributuetako batzuk bereiziz, haurrek multzoak edo bildumak proposatzen ahal dituzte, aukeratutako irizpide bat erabilita. Halaber, erlazioak ezartzen dituzte objektu eta materien atributuetako batzuen eta haien gainean eragiten denean duten portaera fisikoaren artean, eta korrelazioak ezartzen dituzte esku-hartze horien eta sortzen dituzten ondorioen artean. Horrek berekin dakar estrategiak garatzea, hala nola aurreratzea eta aurreikustea, hipotesiak egitea eta fenomenoak behatzea, espero dena betetzen den egiaztatzeko, bai eta bereizketa egitea ere ezaugarri edo atributu iraunkorren eta aldakorren artean. Finean, ingurune fisikoari dagozkion oinarrizko nozio eta kontzeptuetarako hurbiltzea gertatzen da, intuizioz eta intentzioz, beti norberaren esperimentazioaren bidez egiaztatuta, eta horrela pentsamendu zientifikoaren oinarriak finkatzen dira.

Ingurunea eta hura osatzen duten izakiak eta elementuak beti izan dira haurren jakin-minaren eta interesaren xede gogokoenetako bat. Beren esperientziei eta naturaren elementuekin dituzten harremanei buruzko pentsamenduari esker, behaketak egiten dituzte, naturaren fenomeno batzuen agerpenak eta ondorioak bizi eta ulertzen dituzte, eta hurbiltzen dira izaki bizidunen, haien ezaugarrietako batzuen eta haien eta gizakien artean ezartzen diren harremanen ezagutzara eta baloraziora. Garrantzi berezia du orain ingurune naturalaren aniztasuna eta aberastasuna baloratzea eta estimatzea sustatzeak, pertsona guztiok ingurune horren parte garela eta harekin lotura afektiboa dugula jakitean oinarrituta, bi faktore horiek funtsezkoak baitira eskolatik ingurumena errespetatu eta zaintzeko jarrerak aintzat hartzeko eta ohitura eta estrategia eko-osasungarriak eta jasangarriak eskuratzeko.

Ikasleek beren interes, afektu eta emozioei balioa ematen diete eta parte hartzen dute beren ekimenez ikaskuntza egoeretan, horietan objektu, espazio eta materialekin interakzioan aritzen direla. Ingurune hurbileneko elementuen nolakotasunak eta atributuak deskubritzen dituzte, manipulatuz, behatuz, arakatuz, probatuz, identifikatuz, erlazionatuz, aztertuz, egiaztatuz, arrazoituz, imajinatuz, asmatuz, amets eginez, sortuz... Era berean, esperimentatu eta baliatzen ditu zenbait abilezia eta estrategia, metodo zientifikoari eta pentsamendu konputazional eta diseinukoari dagozkienak. Horrez gain, hizkuntzak eta adierazpideak erabiltzen ditu bere ekintzak osatzeko, autoerregulatzeko, aurkikuntza baten aurrean bere harridura eta emozioaren berri emateko, ideiak edo galderak egiteko eta bere interpretazio, konklusioak edo inkonklusioak kontatu edo irudikatzeko. Hori guztia gozamenezko testuinguru iradokitzaile batean, non desafio eta zailtasunak ere baitaude, bere jakin-minari eta inguruan duena ulertzeko gogoari balioa ematen diotenak.

1.–Konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak

1. konpetentzia espezifikoa.

Materialen, objektuen eta bildumen ezaugarriak identifikatzea eta haien artean erlazioak ezartzea, esploratuz, zentzumenekin manipulatuz, lanabes sinpleak erabiliz eta abilezia logiko-matematikoak garatuz, munduari buruz gero eta konplexuagoa den ideia bat deskubritu eta sortzeko.

1. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Etapa honetan, haurrek inguruan duten mundua deskubritzeko jakin-mina dela eta, zentzumenezko manipulazioaren bidez esploratzea bitarteko ezin hobea da beren ingurune hurbilean dituzten materialen eta objektuen ezaugarriak identifikatzeko eta haien artean erlazioak ezartzeko. Oso txikiak direnean, esplorazio jolas horren xedea sortzen dituen sentsazio fisikoez gozatzea da. Baina haurra garatu ahala esploraziorako eskaria zabaldu egiten da: sentitu eta ukitzean plazera izateko asmoari gehitzen zaio, gero eta gehiago, objektuen ezaugarriei buruz arakatzeko interesa. Mugimendu zabal eta globalari gehitzen zaio horien gainean ekintza espezifikoagoak eta xeheagoak egiteko gaitasuna. Horrek guztiak gero eta informazio gehiago ematen die haien nolakotasunei buruz.

Helduak proposatu behar ditu ebatzi beharreko desafioak, ikaskuntza egoeretan eta esperientzia esanguratsuetan kontestualizatuak, lortu nahi den intentzionalitateari erantzuten dioten material eta jarduera mota aukeratuta eta kontuan hartuta banako nahiz taldeko interes eta kezketatik abiatu behar dela, eta besteekiko interakzioak berebiziko garrantzia duela. Horrela, haurrek jarraitzen dute erlazioak ezartzen beren ikaskuntzen artean, eta horrek aukera emanen die modu progresiboan garatzeko beren trebetasun logiko-matematikoak (neurria, erlazioa, sailkapena, ordenatzea eta zenbatestea); hasieran, beren interes partikularrekin loturik egonen dira eta, pixkanaka, taldearen interesei eta interes kolektiboei ere erantzuten dieten ikaskuntza egoeren parte direla.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

1.1. Objektuak erlazionatzea, haien oinarrizko nolakotasun edo atributuetatik abiatuta, jakin-minarekin eta interesarekin.

1.1. Erlazioak ezartzea objektuen artean haien nolakotasun edo atributuetatik abiatuta, jakin-minarekin eta interesarekin.

1.2. Bere egunerokotasunarekin lotuta dauden oinarrizko zenbatzaile adierazgarrienak erabiltzea jolasaren eta besteekiko interakzioaren testuinguruan.

1.2. Oinarrizko zenbatzaile adierazgarrienak erabiltzea jolasaren testuinguruan eta besteekiko interakzioan.

1.3. Oinarrizko nozio espazialez dakiena aplikatzea espazioetan kokatzeko, bai atsedenean bai mugimenduan, bere gorputzarekin eta objektuekin jolasean.

1.3. Modu egokian kokatzea ohiko espazioetan, bai atsedenean bai mugimenduan, oinarrizko nozio espazialez dakiena aplikatuz, bere gorputzarekin eta objektuekin jolasean.

1.4. Identifikatzea eguneroko zer egoeratan den beharrezkoa neurtzea, eta neurketak egiteko gorputza edo beste material eta tresna batzuk erabiltzea.

1.5. Bere jarduera antolatzea, sekuentziak ordenatuz eta denboraren oinarrizko nozioak erabiliz.

2. konpetentzia espezifikoa.

Modu progresiboan garatzea metodo zientifikoaren prozedurak eta pentsamendu konputazionalaren abileziak, objektuak behatu eta manipulatzeko prozesuen bidez, ingurunearen interpretazioan hasteko eta sormenez erantzuteko planteatzen diren egoera eta desafioei.

2. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Haur Hezkuntzaren etaparen garapenak atxikia du pentsamendu zientifikoaren, ikerketarako ekimenaren eta ezagutzeko jakin-minaren oinarriak ezartzea. Etapan zehar, ikasleek soluzioak edo alternatiba originalak eta sortzaileak aurkitu beharko dituzte zenbait gai, desafio edo egoeraren aurrean. Eta hasiera batean errazak diren manipulazio prozesuak aplikatuz eginen du, baina pixkanaka konplexuagoak izanen dira eta abstrakzio gaitasun handiagoa eskatuko dute. Prozesu horiek pentsamendu konputazionalaren eta diseinuaren abileziei dagozkie, bai eta metodo zientifikoaren abileziei ere, eta aplikatuko dira zeregin bat zeregin errazagoetan banatuz, hipotesiak egin eta egiaztatuz, esploratuz eta ikertuz, ezagutzak erlazionatuz eta ideia edo konponbide originalak planteatuz.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

2.1. Zailtasunak, desafioak eta arazoak interes eta ekimenarekin kudeatzea, jarduera sinpleagoen sekuentzietan banatuz.

2.1. Egoerak, zailtasunak, desafioak eta arazoak kudeatzea jarduera sekuentziak planifikatuz, interesa eta ekimena adieraziz eta bere parekoekin lankidetzan arituz.

2.2. Konponbide alternatibo originalak proposatzea hainbat estrategia eta teknika erabiliz, eta besteenak entzun eta errespetatzea.

2.2. Modu progresiboan bideratzea zailtasunek edo arazoek sortutako frustrazioa, hainbat estrategia aplikatuz.

3. Zorigaitz txikiei aurre egitea, hobetzeko jarrerak adieraztea eta laguntza eskatu eta ematea.

2.3. Hipotesiak planteatzea zenbait elementu edo materialen portaerari buruz, eta egiaztatzea horiek manipulatuz eta gainean eraginez.

2.4. Hainbat estrategia erabiltzea erabakiak hartzeko, gero eta autonomia gehiagorekin, eta planteatzen zaizkien desafioei erantzuteko konponbide originalak sortzeko prozesuari aurre egitea.

2.5. Zeregin analogiko eta digitalak ebazteko ekintza edo jarraibide sekuentziak programatzea, eta pentsamendu konputazionalaren oinarrizko trebetasunak garatzea.

2.6. Proiektuetan parte hartzea, lankidetzazko dinamikak erabiliz, norberaren eta besteen iritziak partekatuz eta baloratuz, eta horietatik abiatuta ondorio pertsonalak adieraztea.

3. konpetentzia espezifikoa.

Naturaren elementuak eta fenomenoak ezagutzea eta naturaren gainean eragina duten ohiturekiko interesa agertzea, erabilera jasangarriak eta ingurunearen zaintzak eta kontserbazioak pertsonen bizitzan duten garrantziaz ohartzeko.

3. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Ingurune hurbila haurrak erlazionatzeko aurreneko testuingurua da jaiotzen direnetik. Ingurunean garatzen diren elementuak eta fenomeno naturalak erakargarriak izanen zaizkie eta aukera bikaina izanen dira haurren jakin-mina pizteko, deskubritzen joan ahala. Ingurune fisiko eta naturalarekin erlazionatzeko jarrerak hein handi batean baldintzatuko ditu haien esperientziak eta ikaskuntzak. Horrela, lehen unetik, lagundu behar da ingurunera eta haren parte diren izaki bizidun eta bizigabeengana hurbil daitezen, haien adinak eta gaitasunak ahalbidetzen dien arretaz eta errespetuaz.

Ingurunea deskubritu eta pixkanaka ezagutzen joateko prozesu hori bideratu beharko da kontserbaziorako kontzientzia ernatu eta garatzera, haurrek txikitatik uler dezaten denok inplikaturik gaudela eta denon erantzukizuna dela ingurunea errespetatu eta zaintzea. Etapan zehar garapen jasangarrirako ohiturak hartzen eta txertatzen joanen dira beren eguneroko errutinetan, hala nola kontsumo arduratsua edo naturaren eta bertan bizi diren animalien zaintza eta babesa. Horrek lagunduko du pixkanaka ikas dezaten ingurumenak eta planetan bizitzea posible egiten duen guztiak ematen dituzten aukerak baloratzen.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

3.1. Naturarekin kontaktuan egiten diren jarduerekiko interesa izatea, bai eta ingurunearen elementu naturalen ezaugarriekiko ere, eta begirunea agertzea elementu horiekiko eta bertan bizi diren animaliekiko.

3.1. Begirune, zaintza eta babes jarrera erakustea ingurune naturalarekiko eta animaliekiko, eta identifikatzea gizakien ekintza batzuek haien gainean duten eragin positiboa edo negatiboa.

3.2. Haien ingurunean ohikoak diren fenomeno atmosferikoak identifikatu eta izendatzea, eta eguneroko bizitzan dituzten ondorioak azaltzea.

3.2. Izaki bizidunen eta bizigabeen zantzu komunak eta bereziak identifikatzea.

3.3. Erlazioak ezartzea ingurune naturalaren eta ingurune sozialaren artean, fenomeno natural batzuen eta ingurune fisikoan dauden ondare elementuen ezagutza eta behaketatik abiatuta.

2.–Oinarrizko jakintzak

A.–Ingurunearekiko gorputz elkarrizketa. Objektu, material eta espazioen sormenezko esplorazioa.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

A.1.

Ingurunea eta haren elementuak esploratzeko jakin-mina eta interesa. Behaketaren distantziatik ere adierazi daitezke jakin-mina eta interesa.

Objektuen nolakotasunak edo atributuak. Ordena, korrespondentzia, sailkapen eta erkaketa erlazioak, ikasleek proposatuak.

A.2.

Objektuak eta materialak zentzumenen bidez esploratzea.

Oinarrizko zenbatzaileak, eguneroko bizitzaren egoeren testuinguruan.

A.3.

Objektu eta materialen nolakotasunak edo atributuak identifikatzea. Hainbat ekintzak haien gain duten eragina.

Zenbakiek eguneroko bizitzan duten funtzionaltasunaz jabetzea.

A.4.

Ordena, korrespondentzia, sailkapen eta erkaketa erlazioak. Egituratu eta antolatzeko, arrazoitzeko, sentitzeko, arazoak ebatzi eta jakinarazteko, aukerak handitzeko edo loturak ezartzeko gaitasuna, besteak beste.

Neurri unitate ez arbitrarioetatik neurri unitate arbitrarioetara neurtzea beharrezkoa duten egoerak.

A.5.

Munduari hainbat modutan begiratzea, begirada matematikoa, artistikoa, linguistikoa, musikala, performatiko edo poetikoa erabiliz.

Nozio espazialak erabiltzea norberaren gorputzarekiko, objektuekiko eta ekintzekiko, atsedenean nahiz mugimenduan.

A.6.

Oinarrizko zenbatzaileak, haurrentzat adierazgarria den eguneroko bizitzaren testuinguruan.

Denbora sekuentziazioa ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo bizi diren denboretan.

A.7.

Erlazioak eta ereduak deskubritzea; inguruko munduaren alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak ezagutzea.

Eguneroko bizitzaren egoera arazotsuak konpontzea.

A.8.

Oinarrizko espazio nozioak norberaren gorputzarekiko eta objektuekiko. Espazio erlatiboa ezagutzea posizioari, formari edo posizio eta forma aldaketei dagokienez.

A.9.

Magnitude jarraitu nagusiak ezagutzea eta ingurunea estatistikan eta zorian oinarrituz interpretatzea eta antolatzea.

A.10.

Modu adierazgarrian ezagutzea gaitasun horiek guztiak, haurrek testuinguru egoki onenetan eta egoera arazotsuetan ikasten eta adierazten dituztenak.

A.11.

Nozio eta estrategia matematikoak edo heuristikoak, haurren esperimentazio eta esplorazioetan nola agertzen diren behatzeko (ikasketa autonomo eta erlazionaleko prozesuetan).

B.–Esperimentazioa ingurunean. Jakin-mina, pentsamendu zientifikoa, arrazoitze logikoa eta sormena.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

B.1.

Ingurunea arakatzea, zenbait jarrera agertuz: interesa, jakin-mina, irudimena, sormena, harridura eta sorpresa. Eta ondoeza, zuhurtzia, beldurrak, erabakitzeko denboraren beharra ere bai.

Ingurunean arakatzea, harridura, ezagutzeko gogoa, gauzak zalantzak jartzen eta ikertzen hasteko.

B.2.

Ezagutza berriak eraikitzeko prozesua: ezagunaren eta berriaren arteko erlazioak eta loturak, eta aldez aurreko esperientzien eta esperientzia berrien artekoak; kalitatezko euskarriak eta interakzioak helduekin, parekoekin eta ingurunearekin.

Ezagutza berriak eraiki eta eusteko estrategiak: ezagunaren eta berriaren arteko erlazioak eta loturak, eta aldez aurreko esperientzien eta esperientzia berrien eta ingurunearen artekoak.

B.3.

Trebetasunak eta estrategiak, besteak beste, pertzepziorako, behaketarako eta bizipenak ezagutzeko. Ikerketarako interesa (entsegu eta akats moduan), behatuz eta ulertuz, hipotesiak eginez eta alternatibak aurkituz, iragarriz, egiaztatuz, kalkulatuz, hautatuz eta abar. Itxi gabe erantzutea edo galdera irekiak egitea, begiratu, pentsatu edo adierazten denaren aurrean atseginez.

Aldagaiak kontrolatzeko ikuspegia. Ikerketarako estrategiak eta teknikak: entsegua, akatsa, behaketa, esperimentazioa, hipotesiak formulatu eta egiaztatzea, galderak egitea, hainbat informazio iturri erabili eta horietan bilatzea.

B.4.

Ekintza eta estrategia sekuentzia zereginak planifikatu, antolatu edo autoerregulatzean. Erabakiak hartzerakoan akordioak edo adostasunak bilatzeko ekimena. Desadostasunak errespetatzea.

B.5.

Ikasleek egin ditzaketen soluzioak, sormenezkoak eta adostuak, proposatzeko estrategia.

B.6.

Prozesuaren eta emaitzen koebaluazioa. Aurkikuntzak eta ondorioak.

C.–Ingurune fisiko eta naturalean arakatzea. Zaintza, balorazioa eta errespetua.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

C.1.

Norberaren ekintzen, jarduketen edo erlazioen ondorioak, ingurune fisiko eta naturalean eta ondare natural eta kulturalean, balio nagusiei buruzko azterketa kritikoa eginez.

Elementu naturalak (ura, lurra, airea). Ezaugarriak eta portaera (pisua, edukiera, bolumena, nahasketak edo ontzi-aldaketak).

C.2.

Elementu naturalekin esperimentatzea, lehentasuna emanda aire zabaleko natura-guneetan esperimentatzeari.

Ekintza eta estrategia osasungarriak, arduratsuak eta jasangarriak, gertuko natura-ingurunean begirunez eta arretaz erabiltzera bideratuak, eta klima aldaketaren ondorioak gutxitzea.

C.3.

Ohiko fenomeno naturalak: eguneroko bizitzan duten eragina eta zuzeneko esperimentazioa.

Kutsatzen ez duten energia garbi eta naturalen erabilera.

C.4.

Natura, izaki bizidunak eta animalien eskubideak errespetatzea. Biozentrismoaren eta biofiliaren garapena.

Fenomeno naturalak: identifikazioa eta pertsonen bizitzan duten eragina. Inplikazioa hondamendi egoeretan.

C.5.

Ingurune fisikoan dagoen kultur ondarearekiko errespetu kritikoa.

Izaki bizidunekiko eta baliabide naturalekiko errespetua eta enpatia. Izaki bizidunen eta inguruneen zaintzan inplikatzea.

C.6.

Animaliekiko enpatia, zaintza eta babesa. Animalien eskubideak errespetatzea.

C.7.

Ingurune fisikoan dagoen kultur ondarearekiko errespetu kritikoa.

3. ARLOA: ERREALITATEA KOMUNIKATZEA ETA IRUDIKATZEA

Arlo honetan jasotzen diren askotariko hizkuntzak eta adierazpideak lagungarriak dira haurren behaketa, ikerketa, dokumentazioa eta errekonozimendu berezirako, eta modu holistiko eta integratuan eskaintzen dira beste bi arloekin batera ikaskuntza egoerak diseinatuz, horietan komunikatu eta irudikatzeko hainbat modu erabiltzeko aukera izan dezaten, testuinguru esanguratsu eta funtzionaletan. Haurrengan aintzat hartzen dira gaitasun batzuk, askotariko hizkuntza eta adierazpideak erabiliz komunikatzea ahalbidetzen dietenak, beren nortasun dinamikoa eraiki, mundua irudikatu eta beste pertsonekin erlazionatzeko bitarteko gisa.

Arlo honetako konpetentzia espezifikoak lotuta daude beste pertsonekin begirunez, etikoki eta sormenez komunikatzeko gaitasunarekin. Alde batetik, ikuspegi komunikatibo bat lantzen da eta, beste batetik, ikuspegi interaktibo bat baloratzen da kulturarteko testuinguru eleanitz batean. Arloko ikaskuntzen antolaketarako ardatza diren konpetentzia espezifikoak komunikazioaren funtsezko hiru alderdik gidatzen dituzte: adierazpena, ulermena eta interakzioa, haien bidez ikusgai jartzeko hizkuntza eta adierazpideek dituzten aukera komunikatiboak. Beste alde batetik, komunikazioari esker bizi garen mundua interpretatu eta irudika dezakegu. Horregatik, konpetentzia espezifiko bat dago, arloan sartuta dauden askotariko hizkuntzekin lotutako kultur adierazpenetara hurbiltzeari dagokiona; konpetentzia horren bidez urrats bat egiten da haurtzarotik bertatik errealitate kulturanitza eta eleanitza aintzat hartu eta baloratzeko.

Arlo honetan, komunikaziorako abileziak eta estrategiak baloratzen dira: aurreneko interakzioak, gorputzaren eta keinuen adierazpenaren bidezkoak eta funtsean oinarri-oinarrizko beharrak asetzearekin lotuak, askotariko mintzaira eta hizkuntzen kodeak eskuratzea, mezuak modu berezi, pertsonal eta sortzailean sortu, interpretatu eta ulertzeko, horrek dakartzan zailtasunak eta desafioak ulertzen eta horietatik jarduten.

Haurtzaroko hizkuntza guztiek dute garrantzi bera eta elkarloturik daude haiek ikasteko eta komunikatzeko moduetan. Hizkuntza aberastasuna, argia eta erraztu gabeko egiturak edo eskaintzak dituzten testuinguruetan.

Ahozkotasuna bereziki garrantzitsua da komunikatzeko, bizipenak, sentimenduak, ideiak edo emozioak adierazteko, ikasteko eta ekintzak eta jarrerak erregulatzeko. Ahozko hizkuntza aberasten ahal da helduarekiko eta parekoekiko bitartekotzaren bidez, mota askotako kalitatezko irakurketa egoera baliotsuak emanez, hizkuntz aberastasuneko formak eta erabilerak eskura jarriz, komunikazio ez-hitzezkoaren elementu batzuk barne.

Alfabetatze anitzeko giro aberatsa sortu beharra dago, hizkuntza posible guztiak bildu eta haien artean erlazioak ezartzen dituena.

Idatzizko hizkuntzaren kasuan, betiere haurraren interesa eta ekimena abiapuntu harturik, kultur anitzeko testuinguruak eskaintzen dira, esanahia dutenak, aberatsak eta konplexuak. Interes hori bideratzen da haurren eskura liburuak eta erabilera sozialeko beste testu batzuk jartzen baditugu, behar baino lehenagoko ikaskuntzak behartu gabe. Hurbilketa hori ikasgelako eguneroko zereginetan gertatzen da, haurrentzat naturalak eta esanguratsuak diren eguneroko egoeren esparruan, argi izanik idatzizko kodea bereganatzea ez dela etapa honetan lortu beharreko helburu bat.

Hezkuntza etapa honetan eskaintzen dugu, halaber, literaturaren kalitatezko balioa, gozamen iturri den aldetik, eta ehuntzen hasten da lotura emozional eta ludiko bat testu mota askorekin, hainbat euskarritan, lehen sehaska-kantak, lotarako abestiak eta ipuinak egunerokotasunean entzutetik bertatik. Haur Hezkuntzako etapa ahozko literaturaren etapa da: errimak, errepikak, folklorea, olerkiak... Ikasgelan, liburutegia jartzeko gune atsegin eta goxo bat sortzeak laguntzen du naturaltasunez literaturara hurbiltzen, esanahiak eraikitzeko, haurren irudimena eta fantasia eta norberaren eta besteen errealitate kulturaletara nola hurbiltzen diren baloratzeko, eta elkarloturik dauden beste mundu batzuk haiei aurkezteko.

Era berean, arreta berezia ematen zaio jarrera positibo eta errespetuzkoak garatzeari, bai norberaren hizkuntza errepertorioarekin bai besteenarekin; beste hizkuntza batzuk ezagutzeko haien sentsibilitatea eta jakin-mina aintzat hartzen dira, beste hizkuntza eta adierazpide batzuk esploratzeko gonbidapena egitearekin batera.

Haurrak erabat sartuta daude gizarte honetan, non arlo digitalak eragiten baitio gure komunikatzeko, informazioa lortzeko, ikasteko eta harremanak izateko moduari. Beraz, ikastetxearen erantzukizuna da tresna eta teknologia digitalak modu osasungarrian erabiltzeko ohiturak garatzeko pautak ezartzea, familiekin harremanetan eta haien parte-hartzearekin.

Hizkuntza artistikoak, sistema sinbolikoak diren aldetik, bereziki garrantzitsuak dira etapa honetan. Bide askotarikoa eta malgua ematen dute adierazteko eta kanpoko munduarekin erlazionatzeko. Lehen haurtzaroan, harridura etengabea da, ezer ez baita aurrez ziurtzat jotzen. Sormena oso presente dago etapa honetan, eta bizitzarekiko jakin-minarekin loturik dago. Irakaslanak lagun egiten du eta hura sendotzeko lanabesak ematen ditu.

Musika-hizkuntza norbere buruarekin eta besteekin esploratzea, adieraztea eta komunikatzea ahalbidetzen duen bitarteko bat da; zenbait alderdi aintza hartzen dira haren bidez: entzute arretatsua eta aktiboa, sentsibilitatea, inprobisazioa eta gozamena ahotsaren, norberaren gorputzaren edo mugimendu eta soinu jolasen bidez. Era berean, estereotipatu eta erraztu gabeko musika adierazpen kultural batzuk ezagutzen hasiko dira.

Hizkuntza plastikoari dagokionez, etapa honetan abileziak eta estrategiak behatzen eta garatzen dira, ideiak, emozioak eta sentimenduak adierazteko zenbait teknika eta materialekin esperimentatzearekin batera. Aldi berean, hainbat arte adierazpenekin harremanetan jartzen dira, zentzu estetiko eta artistikoaren garapenari balioa emateko.

Azkenik, gorputz hizkuntzak ahalbidetzen du adierazpenerako aukera berriak deskubritzea, komunikatu edo irudikatzeko asmoarekin edo asmo estetikoarekin erabil daitezkeenak.

Etapa hau ikaskuntza-continuum bat dela ulertzen da. Jaiotzetik eta etapa osoan, haurren bizi esperientziak zabaltzen eta dibertsifikatzen joaten dira. Horrekin batera, hizkuntzen eta adierazpideen adierazpen-aukerak deskubritu eta esploratzeko interesa eta jakin-mina piztuko dira, eguneroko testuinguruetan modu berezian eta sormenaz komunikatzeko, eta bidean sortzen diren desafio eta zailtasunetan laguntzeko.

Arloan biltzen diren hizkuntza eta adierazpideek laguntzen dute haurren garapen holistikoan, eta modu global eta integratuan lantzen dira beste bi arloekin, zaintza eta ikaskuntza egoerak diseinatuz, horietan aukera izan dezaten komunikatzeko eta irudikatzeko hainbat modu erabiltzeko; modu horiek komunikatzeko behar eta eskubide bereziak jasotzen dituen profesionalaren aldetik entzuketa eta elkarrizketarako jarrerak eskura jartzean oinarrituko dira.

1.–Konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak

1. konpetentzia espezifikoa.

Eguneroko egoeretan interakziorako interesa agertzea, bere komunikazio errepertorioa esploratuz eta erabiliz, bere beharrak eta asmoak adierazteko eta ingurunearen exijentziei erantzuteko.

1. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Ingurunearekin interakzioan aritzeko nahia edo beharra abilezia komunikatiboen bilakaera ahalbidetzen duen eragilea da. Horretarako, ezinbestekoa da komunikatzeko plazera esperimentatzea emozioarekin lotutako lehen interakzioen bidez; horiek egoera globaletan gertatzen dira, non testuinguruak (keinuak, isiluneak, prosodia...) errazten baitu hitzen esanahiak ulertzea, adieraztea eta integratzea haurrak horiek erabiltzeko gai izan aurretik ere. Heldua, hasierako faseetan solaskide nagusia denez, haur bakoitzaren komunikazio esperientziaren bideratzaile bihurtzen da esperientzia partekatuetatik abiatuta.

Komunikaziorako asmoa estimulatzea eta sustatzea lagungarria da hainbat gaitasun baliatzeko eta haien bidez besteen mezuak interpretatu eta ingurunearekin interakzioan aritzeko, bere beharrak, emozioak, sentimenduak edo ideiak adierazteko, betiere ongizate eta segurtasun emozional eta afektiboko giroan.

Komunikazio egoera esanguratsu eta funtzionaletan parte hartzeak, banako desberdintasunen errespetutik abiatuta, aukera emanen die ikasleei hizkuntza oro (hitzezkoa, ez-hitzezkoa, plastikoa, musikala, digitala...) ezagutu eta beren komunikazio errepertorioan pixkanaka integratzeko, bai eta haietako bakoitzak dituen adierazpen aukerak deskubritzeko ere, egokiena doitasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko, bere asmo komunikatiboa edo ingurunearen exijentziak zein diren.

Interakzio komunikatibo horiek sustatuko dute, halaber, truke komunikatiboak arautzen dituzten konbentzio sozialak modu progresiboan eskuratzen joatea, bai eta beste hizkuntza batzuk ikasteko jakin-mina eta motibazioa ere, komunikazio testuinguru ezagunetako hainbat mezuren esanahietara pixkanaka hurbiltzeko.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

1.1. Interesarekin parte hartzea eguneroko interakzioetan, hainbat sistema komunikatibo erabiliz.

1.1. Modu aktibo eta bat-batekoan parte hartzea, banako desberdintasunak errespetatuz, gero eta konplexuagoak diren komunikazio egoeretan, bakoitzaren garapenaren arabera.

1.2. Bat-batekotasunez parte hartzea komunikazio egoeretan, jarrera, keinuak eta mugimenduak bere asmoetara egokituz.

1.2. Bere komunikazio errepertorioa egokitzea proposamenetara, solaskideetara eta testuingurura, hizkuntza guztien adierazpen aukeretan arakatuta.

1.3. Beharrak, sentimenduak eta bizipenak adieraztea, komunikaziorako estrategiak erabiliz eta hizkuntzek ematen dituzten aukerak baliatuz jakin-minez eta gozamenez.

1.3. Hizkuntzak erabiltzeko egoeretan parte hartzea, hizkuntza profilen aniztasunarekiko interesa, jakin-mina eta begirunea agertuz.

1.4. Interakzio sozialean ekimenez jardutea, eta komunikazio egoerez begirunezko jarrerarekin gozatzea.

1.4. Hainbat baliabide digitalekin interakzioan aritzea, eta hainbat bitarteko eta tresna digitalekin ohitzea.

1.5. Hainbat hizkuntza erabiltzeko egoeretan parte hartzea, eta hizkuntza profilen aniztasunarekiko interesa eta jakin-mina agertzea.

2. konpetentzia espezifikoa.

Mezuak eta irudikapenak interpretatu eta ulertzea, bere esperientziaren ezagutzek eta baliabideek lagunduta, ingurunearen eskariei erantzuteko eta ikaskuntza berriak eraikitzeko.

2. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Ulertzeak hau esan nahi du: informazioa jaso eta prozesatzea, hainbat esparru eta formatutan, askotariko mezuen bidez (ahozkoak, idatzizkoak, multimodalak...), norberaren interes edo beharretik gertu dauden irudikapen eta adierazpen pertsonal, sozial, kultural eta artistikoen bidez adierazitakoa, hain zuzen.

Ulertzeak esan nahi du mezuak interpretatzea, aztertzea eta jasotako estimuluei erantzutea. Horretarako, etapa honetako ikasleek estrategia batzuk bereganatzen eta aktibatzen joanen dira, aurreikuspenak, hurbilketak eta inferentziak gero eta modu pertsonal eta sortzaileagoan egiteko gaitasuna garatzeko. Horrela, ulertzen ahalko dituzte beste pertsonen mezuak eta asmo komunikatiboak, eta esanahi eta ikaskuntza berriak eraikitzen joanen dira, eta, akonpainamendu eta bitartekotzarekin, aurrera egiten autonomia-maila zehatz bat eta munduaren nolabaiteko ezagutza lortzeko bidean.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

2.1. Ingurunearen estimuluak eta mezuak interpretatzea eta modu egokian erreakzionatzea.

2.1. Eraginkortasunez interpretatzea besteen mezuak eta asmo komunikatiboak.

2.2. Sentsazioak, sentimenduak eta emozioak adieraztea zenbait irudikapen eta adierazpen artistiko eta kulturalen aurrean.

2.2. Irudikapen edo adierazpen artistikoen bidez, baita formatu digitalean ere, transmititzen diren mezuak interpretatzea, eta igorlearen asmoa zein den ezagutzea, jakin-minez eta jarrera arduratsuaz.

3. konpetentzia espezifikoa.

Mezuak eraginkortasunez eta modu pertsonal eta sortzailean sortzea, hainbat hizkuntza erabiliz, eta haietako bakoitzaren kodeak deskubritzea eta adierazpenerako dituzten aukerak esploratzea, behar komunikatibo batzuei erantzuteko.

3. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Lehen etapetan, mezuak sortzea eta igortzea kontaktu beharrarekin eta oinarri-oinarrizko beharren asetzearekin lotuta daude; gorputz eta keinu hizkuntza funtsezkoena da aurreneko komunikazio ekintza horretan. Ahozko hizkuntza, helduarekiko interakzioari esker, ikaskuntzarako, jokabidearen erregulaziorako eta beharrak, ideiak, emozioak, sentimenduak eta bizipenak adierazteko bideratzaile nagusia bihurtzen da. Prosodiak eta ahozko hizkuntzak atxikiak dituen hitzik gabeko alderdi guztiek berebiziko garrantzia hartzen dute.

Etapan aurrera egin ahala, mezuak sortzeak aukera ematen du bizitako edo imajinatutako errealitatearen alderdi batzuk irudikatzeko, modu gero eta pertsonalagoan eta testuinguru eta egoera komunikatibo desberdinetara hobeki doituan, hainbat hizkuntza erabiliz. Ikasleek adierazteko hainbat modu erabiliko dituzte askatasunez eta sormenez, errealitateaz duten ezagutza eta interpretaziotik abiatuta, eta kasu bakoitzean behar diren kontzeptualizazioa eta sinbolizazio sistemak eta teknikak menperatuta (hitzezkoak, hitzik gabekoak, plastikoak, musikalak, digitalak...). Ikasleak esperimentazio eta erabileraren bidez deskubritzen joanen dira hizkuntza horietako bakoitzaren adierazpen aukerak, bakoitzaren heldutasun eta ikaskuntza prozesuko une zehatzaren arabera.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

3.1. Ahozko hizkuntza erabiltzea beharrak, sentimenduak, nahiak, emozioak eta bizipenak adierazi eta partekatzeko; ekintzak erregulatzeko eta interakziorako, egoera eta testuinguru bat baino gehiagotan.

3.1. Ahozko hizkuntzaren erabilera funtzionala egitea, bere hizkuntza-errepertorioa zabaltzea eta modu progresiboan eraikitzea diskurtso eraginkorragoa, antolatuagoa eta koherenteagoa testuinguru formal eta informaletan.

3.2. Hizkuntzen adierazpen aukerak esploratzea, berezko dituzten baliabide materialak erabiliz.

3.2. Ahozko hizkuntza erabiltzea ekintza erregulatzeko tresna gisa, besteekin dituzten interakzioetan segurtasunez eta konfiantzaz.

3.3. Mezuak sortzea eta bere komunikazio errepertorioa zabaldu eta aberastea segurtasunez eta konfiantzaz.

3.3. Ideiak gogora ekartzea eta bat-batekotasunez adieraztea ahozko kontaketaren bidez.

3.4. Sorkuntza-lan plastikoak egitea, materialak eta teknikak esploratuz eta erabiliz, eta talde lanean modu aktiboan parte hartuz beharrezkoa denean.

3.5. Proposamen dramatiko eta musikalak interpretatzea hainbat tresna, baliabide edo teknika baliatuz eta esploratuz.

3.6. Harmoniaz doitzea bere mugimendua besteen mugimenduaren eta espazioaren arabera, gorputz adierazpen libretzat hartuta, interesa eta ekimena adieraziz.

3.7. Sormenez adieraztea, tresna edo aplikazio digital intuitiboak eta ikusizkoak erabiliz.

4. konpetentzia espezifikoa.

Bere ekimenez parte hartzea idatzizko testuekin lotura duten jardueretan, interesarekin eta jakin-minarekin, haien funtzionaltasuna eta ezaugarrietako batzuk ulertzeko.

4. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Haur Hezkuntzako etapa ingurune ezin hobea da idatzizko hizkuntzara modu progresiboan hurbiltzeko, komunikazio, jakintza eta gozamenerako bidetzat hartuta. Idatzizko testuetara hurbilduz eta aurrerapen eta inferentzia bidez esploratuz, bai eta irakurketarako ereduak eta kalitateko idazleak behatuz ere, haurrengan pizten joanen da haien funtzionaltasunak deskubritzeko jakin-mina. Idatzizko hizkuntzaren ezaugarrien eta konbentzioen ulermenean aurrera egin ahala, barruan duen informazioa deskubritzeko beharra ere handitzen da, jarrera ludikoarekin eta gozamenezkoarekin.

Garapen pertsonalaren erritmoen bilakaera errespetatuz eta haurrek idazteko sistema bere egiteko prozesua eta erabiltzen dituzten hipotesiak ezagututa, sustatuko da idatzizko hizkuntzara hurbiltzea ikasgelako eguneroko zereginen barruko jarduera gisa hartuta, Lehen Hezkuntzan sendotu beharko den prozesuaren hasieratzat hartuz. Liburutegiek egiteko garrantzitsua izanen dute, haurren ideiak eta galderak -idatzizko hizkuntza zergatik eta zertarako- plazaratzen diren espazioak direlako, bai eta haurrentzako literaturarekin aurreneko kontaktuez gozatzen hasteko tokia ere. Era berean, idazteko euskarri eta lanabesak eskura egotea gonbidapen bat izanen da haurrek mezuak plazer hutsagatik sortzeko eta beren pentsamenduak, bizipenak edo sentimenduak bat-batekotasunez adierazteko emozioa sentitzeko.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

4.1. Idatzizko hizkuntzara hurbiltzeko jarduera ludikoetan parte hartzea, jarrera aktiboarekin.

4.1. Idatzizko kodeen bidez, konbentzionalak izan edo ez, komunikatzeko interesa agertzea, eta haien funtzio komunikatiboa baloratzea.

4.2. Idazketa zehaztugabeak, bat-batekoak eta ez-konbentzionalak baliatzea, eta haien sorkuntzei gehitzea komunikazio asmoarekin.

4.2. Laguntzarekin identifikatzea ezaugarri testual eta paratestualetakoren bat, erabilera sozialeko testuetan, aurreiritzi eta estereotipo sexistarik gabekoetan, arakatuz.

4.3. Liburutegira jotzea informazio eta gozamen iturritzat hartuta, eta haren erabilera arauak errespetatzea.

5. konpetentzia espezifikoa.

Beren ingurunean dagoen hizkuntza aniztasuna eta beste kultur adierazpen batzuk baloratzea, bere estrategia komunikatiboak eta bere ondare kulturala aberasteko.

5. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Ikasgelako aberastasun eleanitzak -eta, kasua bada, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzak- garrantzi berezia hartzen du, lagungarria delako haur bakoitzaren familiakoaz gain beste hizkuntza batzuen eragina jasotzeko eta horietara hurbiltzeko, interakzioen eta jarduera ludikoen bitartez. Hortik abiatuta, norberaren eta besteen hizkuntza ondarea eta ondare soziokulturala errespetatzen eta baloratzen hezteko beharra agertzen da, hizkuntza eta dialekto aniztasuna elementu aberasgarritzat hartuz, zeinak mundua hobeki eta gehiago ulertzeko gakoak ematen baititu. Halaber, adierazpen eta irudikapen soziokulturalak komunikaziorako esparru ezin hobea dira. Beren hizkuntzen aniztasunak gonbidatzen du kodeen arteko antzekotasun eta desberdintasunak aintzat hartzea sustatzera eta hainbat kultur erreferenteekiko sentsibilitatea garatzera, arreta berezia jarrita haurrentzako literaturari.

Horretatik guztitik, hizkuntza eta kultur adierazpenen artean ñabardurez betetako elkarrizketa sortzea espero da, ezagutza inplizitu asko sortuko dituena. Prozesu horretan, hitzak elkartzeko lotura bat izanen dira, zeinaren bidez aberastuko baita kultur ondarea eta garatuko baitira sentsibilitatea eta sormena, haurrei eskaintzeko, aldi berean, herritartasun kritikoa, solidarioa, berdintasunezkoa eta gizartearekin konprometitua lortzeko giltza.

Ebaluazio irizpideak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

5.1. Naturaltasunez erlazionatzea ikasgelako hizkuntza eta kultur errealitatean.

5.1. Begirunez erlazionatzea bere inguruneko hizkuntza eta kultur aniztasunean, beste hizkuntza, etnia eta kulturekiko interesarekin.

5.2. Interesa eta gozamena agertzea eta gozatzea banako nahiz taldeko jarduerekiko, haurrentzako literaturarekin, musika lanekin, ikus-entzunezkoekin, dantza edo dramatizazioekin lotuta, eta horietan parte hartzeko jarrera garatzea.

5.2. Atzerriko hizkuntzan egiten diren interakzio komunikatiboetan parte hartzea, errutinekin eta eguneroko egoerekin lotuta.

5.3. Gozamena agertzea musika lanekin, ikus-entzunezkoekin, dantza edo dramatizazioekin, eta horietan parte hartzeko jarrera garatzea.

5.3. Haurrentzako literaturara hurbiltzeko jardueretan parte hartzea, dela banaka dela testuinguru dialogiko eta partaidetzazkoetan, eta hizkuntza literarioa deskubritu, esploratu eta ederrestea.

5.4. Emozioak, ideiak eta gogoetak adierazpen artistiko eta kulturalen bidez adieraztea eta sorkuntza prozesuaz gozatzea.

5.5. Adierazpen artistikoei buruzko gustuak, lehentasunak eta iritziak adieraztea, eta horietaz gozatzeak eragiten dituen emozioak azaltzea.

2.–Oinarrizko jakintzak

A.–Komunikazio interakzioaren asmoa eta elementuak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

A.1.

Komunikatzeko nahia eta komunikazio proxemikorako zenbait modu baloratzea. Emozioa, afektua, hurbiltasuna edo errespetuzko distantzia truke komunikatiboaren eta lotura afektiboaren oinarri gisa, haurrak distantzia, hurbiltasuna edo kontaktua bilatzeko ekimenaren arabera.

Komunikatzeko nahia. Komunikazio errepertorioa eta hitzik gabeko komunikazioaren elementuak. Isilaldiak errespetatuz eta egoerak sorraraziz askotariko ahozko testuinguruetan.

A.2.

Aurpegi eta gorputz adierazpena; asmoa, beharra, aldartea adierazten duten keinuak eta haiekin batera doazen sentsazioak.

Pertsonen arteko komunikazioa: enpatia eta asertibitatea elkarrizketa kontestualizatuetan.

A.3.

Kontaktua eta trukea elkarrizketetan, begiradarekin, ukimenarekin, soinuekin eta gorputzak egokituz.

Hizkuntza trukearen konbentzio sozialak komunikazio egoeretan: arreta, entzute aktiboa, mintzatzeko txandak eta alternantzia, begirunea, berdintasuna eta ekitatea indartzen dituztenak.

A.4.

Aurreneko interakzio toniko-emozionalak eta jarrerazkoak. Aurpegi adierazpenak eta keinuzkoak. Gorputz elkarrizketa.

A.5.

Sehaska-kantak, lo egiteko abestiak eta altzoko jolasak.

A.6.

Komunikazio jarrera esanguratsuak: arreta bateratua, begirada erreferentziala eta besteen adierazpen emozional eta afektiboak ulertzea.

A.7.

Interakzio eta lotura testuinguruak.

A.8.

Errespetua, berdintasuna, ekitatea, aniztasuna eta berezitasuna sustatzen dituzten komunikazio egoeretan trukeak errazten dituzten estrategiak: ikusizko kontaktua solaskidearekin, arretaz entzutea, mintzatzeko txanda eta alternantzia.

B.–Hizkuntzak eta hiztunak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

B.1.

Banako hizkuntza errepertorioa.

Banako hizkuntza errepertorioa. Hezkuntza-komunitateko hizkuntzen harrera.

B.2.

Ikasgelako eta inguruneko hizkuntza errealitatea. Haien behar edo interesei erantzuten dieten hitzak edo esamoldeak.

Hezkuntza-komunitateko hizkuntza errealitatea. Haien behar edo interesei erantzuten dieten formulak edo esamoldeak.

B.3.

Hizkuntzen erabilera komunikatibo eta funtzionalak eguneroko bizitzaren uneetan.

C.–Ahozko komunikazio hitzezkoa. Adierazpena, ulermena, elkarrizketa.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

C.1.

Ahozko hizkuntza eguneroko egoeretan: aurreneko elkarrizketak soinuekin, bokalizazioekin eta interakzio jolasekin.

Ahozko hizkuntza eguneroko egoeretan: elkarrizketak, interakzio sozialeko jolasak eta bizipenak adieraztea.

C.2.

Beharrak, bizipenak, emozioak eta afektuak adieraztea.

Ahozko genero formal eta informalak erabiltzea ikasgelako egoera kontestualizatuetan.

C.3.

Ahozko hizkuntza, norberaren ekintza, jarduketa edo jarreraren erregulatzailea.

Mezuen asmo komunikatiboa. Komunikazio egoera errealak sortzea.

C.4.

Hizkuntza errepertorioa: komunikazio egoerak, elkarrizketa kolektiboak.

Ekintza sekuentzia hitzez adieraztea planifikatutako ekintza batean.

C.5.

Soinu adierazpena eta hitzen artikulazioa. Imitazio jolasak, hizkuntzakoak eta entzumen pertzepziokoak, haurren ekimenetik sortuak.

Entzumen diskriminazioa eta kontzientzia fonologikoa.

C.6.

Mundua eta mezuak ulertzea haurren eta helduen entzute aktiboaren bidez.

Ikasgelako erritualekin zerikusia duten egoerak. Komunikazio funtzionala eramateko egiturak.

C.7.

Hiztegi ulergarria eta aberatsa erabiltzea, bat datorrena eskoletan egunero bizi izaten ditugun egoerarekin, zehaztapenarekin, testuinguruarekin eta unearekin.

Mezuak ulertzea ideiak birformulatuz, galderak eginez eta irudiak erabiliz.

D.–Idatzizko hizkuntzara hurbiltzea.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

D.1.

Idatzizko formak eta ingurunean dauden beste sinbolo eta zeinu batzuk.

Irakurketa eta idazketaren erabilera sozialak eta kulturalak. Funtzionaltasuna eta adierazgarritasuna komunikazio egoeretan.

D.2.

Idatzizko hizkuntzaren erabileretara hurbiltzea, haurren ekimenetik abiatzen direnean.

Testu moten aniztasuna. Hainbat euskarritan idatzitako testuak.

D.3.

Idatzizko kodearen ezaugarrietara hurbiltzea, haurren ekimenetik abiatzen direnean.

Asmo komunikatiboa eta ezaugarri testual eta paratestual nagusietara hurbiltzea. Interpretatzeko eta ulertzeko lehen hipotesiak.

D.4.

Testu moten aniztasuna hainbat euskarritan. Irudiak irakurtzea (argazkiak, irudiak, artelanak, komikiak, arte joera eta estilo desberdinetakoak).

Idazketa sistemaren ezaugarriak: hipotesi kuantitatiboak eta kualitatiboak.

D.5.

Liburuak eta albumak zaindu eta errespetatzea.

Idatzizko kodera hurbiltzea, zehaztu gabeko idazketetatik eboluzionatuz eta eboluzio prozesua errespetatuz.

D.6.

Irudikapen grafikorako beste kode batzuk: irudiak, sinboloak, zenbakiak...

D.7.

Informazioa bilatzeko, berregiteko eta komunikatzeko estrategien hastapenak.

D.8.

Bakarkako irakurketa egoerak edo erreferentziako ereduzko irakurleen bidezkoak.

D.9.

Kalitatezko idazleen literatura lanetara hurbiltzea, eta ez bakarrik haurrentzat egokitutako testuetara.

E.–Literatura hezkuntzara hurbiltzea.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

E.1.

Haurrentzako literatura testuak, ahozkoak eta idatzizkoak, aurreiritzi eta estereotipo sexistarik gabekoak, XXI. mendeko desafioak bildu eta balio hauek garatzen dituztenak: bakearen kultura, haurren eskubideak, berdintasuna eta genero aniztasuna, aniztasun funtzionala eta etniko-kulturala.

Haurrentzako literaturarekin lotutako testuak, ahozkoak eta idatzizkoak, aurreiritzi eta estereotipo sexistarik gabekoak, XXI. mendeko desafioak bildu eta balio hauek garatzen dituztenak: bakearen kultura, haurren eskubideak, genero berdintasuna eta aniztasun etniko-kulturala.

E.2.

Irakurketa egoerak. Testu moten aniztasuna ikasgelako edo ikastetxeko liburutegietan. Lotura afektibo eta ludikoak erreferentziako ereduzko irakurleen bidez.

Lotura afektibo eta ludikoak literatura testuekin, testu moten aniztasuna barne dela ikasgelako liburutegian.

E.3.

Historietan, egiazkotasunaren eta fantasiaren arteko osagarritasuna. Binomio fantastikoa. Mundu asmatuak edo fantastikoak sortzea.

Interakzio dialogikoak aurreiritzi eta estereotipo sexistarik gabeko literatura testuen inguruan.

E.4.

Irakurketara hurbiltzea, hura bereganatzeko faseak errespetatuz bakoitzaren eboluzio unearen arabera.

E.5.

Ikasgelako, ikastetxeko eta auzoko liburutegia erabiltzea informazio eta gozamen iturri gisa.

F.–Musika hizkuntza eta adierazpena.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

F.1.

Soinu eta erritmo aldetik kalitatea duten abestiak eta bestelako musika adierazpenak aintzat hartu, gogora ekarri eta erreproduzitzea. Transmititzen dituzten sentimenduak, afektuak eta emozioak.

Ahotsaren, gorputzaren, inguruneko eguneroko objektuen eta tresnen soinu, adierazpen eta sorkuntza aukerak.

F.2.

Ahotsaren, gorputzaren, objektuen eta tresnen soinu eta adierazpen aukerak.

Musika proposamenak hainbat formatutan.

F.3.

Entzutea, ingurunea deskubritzeko eta hartaz gozatzeko. Zuzeneko musika entzutea, musiken antzezpena.

Soinua, isiltasuna eta haien nolakotasunak. Musika kodea.

F.4.

Isiluneen eta soinuen nolakotasunak.

Musika produkzioen adierazpen asmoa.

F.5.

Intonazioa eta erritmoa.

Musika entzutea gozamen gisa.

F.6.

Hainbat musika genero entzutea. Musikaren historian nabarmendu diren musikariengana hurbiltzea, entzuketa haurrentzat sortutako lanetara mugatu gabe.

G.–Hizkuntza eta adierazpen plastikoak eta ikusizkoak.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

G.1.

Arte material espezifikoak eta inespezifikoak, koloreak, testurak, teknika eta prozedurak.

Arte material espezifikoak eta inespezifikoak, elementuak, teknikak eta prozedurak.

G.2.

Lerroak, trazuak, puntuak, orbanak, aztarnak, konposizioa, testura grafikoak; adierazpen abstraktua eta figuratiboa.

Sorkuntzen adierazpen asmoa pintura, eskultura, arkitektura, argazkigintza eta zinemaren bidez.

G.3.

Niaren eta alteritatearen kontzientzia adierazpen plastikoen bidez.

Askotariko adierazpen plastikoak. Hainbat joera eta genero artistiko. Tokian tokiko artistengana edo mundu osoan ezagunak direnengana hurbiltzea genero berdintasuna sustatuz.

G.4.

Adierazpen plastiko eta ikusizkoak. Beste adierazpen artistiko batzuk. Adierazpen eta komunikazio artistikoak bizi esperientzia gisa.

H.–Gorputz hizkuntza eta adierazpena.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

H.1.

Adierazpen libre eta bat-batekoa keinuaren, tonuaren eta mugimenduaren bidez.

Norberaren gorputzaren adierazpen eta komunikazio aukerak bakarkako eta taldeko jardueretan, aurreiritzi eta estereotipo sexistarik gabekoetan.

H.2.

Lekualdatzeak espazioan.

Gorputz adierazpeneko eta adierazpen dramatikoko jolasak.

H.3.

Imitazio, simulazio eta irudikapen jolasak gorputzaren bidez eta teknika dramatikoak erabiliz.

Dantza mota eta generoetara hurbiltzea.

H.4.

Antzerkiaren gramatika: jokatzea, intonazioak, eszenografiak, aktorea/ikuslea, rol aldaketa, bakarrizketak eta elkarrizketak, jolas dramatikoa.

Antzezpena eta antzerki baliabideak.

H.5.

“Zerbait irudikatzea” jolasak. Aukera narratiboak. Historien tramak.

H.6.

Hainbat estetikatako dantzak: klasikoak eta garaikideak, kultura bat baino gehiagotakoak.

I.–Alfabetatze digitala.

LEHEN ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

I.1.

Aplikazio eta tresna digitalen erabilera kontestualizatua hainbat helbururekin: sortzea, komunikatzea eta ikastea.

I.2.

Irakasleak modu osasungarri eta arduratsuan erabiltzea teknologia digitalak. Hiperestimulazio teknologikoa geldiaraztea.

I.3.

Baliabide digitaletatik jasotako irudien eta informazioaren irakurketa eta interpretazio kritikoak.

I.4.

Inguruneko gailu eta elementu teknologikoen hezkuntza funtzioa.

III. ERANSKINA

Ikaskuntza egoerak

Haurrek eraginkortasunez beregana ditzaten foru dekretu honen I. eranskinean deskribatzen diren funtsezko konpetentziak, lagungarria izanen da haurrak berak haien ikaskuntzaren eragiletzat hartzen dituen metodologia bat garatzea.

Haurtzaroa jakintza berekiak dituen etapatzat hartu behar da, non haur bakoitza gai baita ikaskuntza horiek hizkuntza guztietan adierazteko, denak elkarloturik daudela eta garrantzi bera dutela. Horregatik, hezitzaileak prest egon beharko du haurrak dakiena eta adierazi nahi duena azaleratzen uzteko.

Haurrek heldutasunera bidean pasatzen dituzten etapak errespetatu beharko dira, eta garrantzitsua da ikaskuntzak ez behartzea. Hori dela eta, proposatzen da ikaskuntza egoera pizgarriak, adierazgarriak eta integratzaileak diseinatzea, ongi kontestualizatuta daudenak eta, horrez gain, errespetatzen dutenak ikasleen garapen integralerako prozesua, alderdi guztietan, eta aintzat hartzen dituztenak haien potentzialtasunak, interesak eta beharrak, bai eta etapako une bakoitzean errealitatea ulertzeko moduak ere. Ikaskuntza egoera horiek lagunduko diete eboluzionatzen eta haien prozesuetan aurrera egiten, bakoitzaren denborak errespetatuz, eta desafioak eskainiko dizkiete, prozesu pertsonal eta sozialean aurrerapausoak egiten jarraitzen laguntzeko.

Ikaskuntza egoerek desafio edo arazo bat planteatu behar dute, haurraren adin eta garapenaren araberako konplexutasuna izanen duena, haurrak, hura sormenez ebazteko, etapa antolatzen duten hiru arloetan ikasitakoa abian jar dezan modu integratuan. Zeregin eta jarduera batzuk egitea da egoera horien abiapuntua, lortu nahi diren helburuak argi eta zehatz planteatuta, helburu horiek lortzeko beharrezkoa izan dadin oinarrizko jakintza multzo bat integratzea.

Hiru arloak elkarren artean lotura estua duten esperientzia esparruak direnez, hezkuntza planteamenduak sustatu beharko du ikaskuntza egoera holistiko eta esanguratsuak sortzea, esperientziazko zentzua dutenak, aberatsak, baliotsuak eta anitzak, osatzen dituzten elementu guztien artean erlazio konplexuak ezartzen lagunduko dutenak.

Ikasgelan ikasteko iturri nagusietako bat berdinen taldea dela kontuan harturik, hainbat egoera proposatuko dira, talde lana eta lankidetza sustatzeko eta, horrekin batera, bikotean eta bakarka lan egitea; talde txikitan antolatzea sustatuko da, zeinak aldi berean ikaskuntza ibilbide edo zeharkaldi desberdinak egiten ahalko dituzten, beraiek aukeratutako proposamen eta proiektuak lantzen, horiekin konprometituta, bere gain banako ardurak hartuta eta elkarlanean, planteatutako desafioaren ebazpenari heltzeko.

Egoera horiek lagungarriak izanen dira haurrek bereganatutako ikaskuntzak erabil ditzaten eguneroko beren errealitateko arazo bati konponbidea emateko, bakoitzaren heldutasun mailaren arabera. Diseinuan kontuan hartuko da lagundu behar duela gogoetan oinarritutako ikuspegi kritikoa modu progresiboan garatzen. Era berean, beste alderdi batzuk landu behar dira, hala nola interes komuna, jasangarritasuna, desberdintasunaren errespetua edo elkarbizitza, eta lehen urratsak egin balizko gatazka egoerak elkarrizketa eta adostasunaren bidez kudeatzen. Halaber, aintzat hartu behar dira haurren baldintza pertsonalak, sozialak edo kulturalak, bazterketa eragin dezaketen elementuak detektatu eta tratatzeko.

Proposamenen diseinuaren abiapuntuan haurren interesek eta motibazioek egon beharko dute, haien jakin-minezko begirada nora zuzentzen duten behatuz detektatuko direnak. Proposamen horiek ez dira izanen murritzak, lerratuak edo erraztuak, eta haurren gaitasun guztiak hartu behar dituzte kontuan.

Etapa honetan, ebaluazioa egiteko orduan, honako hauek izanen dira erreferentziak: haur bakoitzaren banako ezaugarriak, ikaskuntza erritmoa, ikasteko modu partikularra, bikaintasunak eta ekarpenak, eta kontuan hartuko ditu ikaskuntza bat berera iristeko bideak. Ikaskuntza prozesu horien ebaluaziorako, behaketa erregistroak erabiliko dira, lorpen bakoitza interpretatu eta ateratzeko; beraz, garrantzitsua da emaitzak ez ezik gertatutako prozesuak ere ikertu eta dokumentatzea, balioa emanez bakarka eta taldeka egindako ibilbideei.

Iragarkiaren kodea: F2208127