111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura gauzatzeko oinarriak eta plantilla organikoa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoan, herritar edo interesdunek espedienteak azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedatuarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta 270/1998 Foru Dekretua. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

San Martin Unxen, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2207811