111. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren espedientea.

Jendaurrean jarri eta ediktu bidez argitaratu ondoren (2022ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa), inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta zerrenda behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izateko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat bat datozen arauetan ezarritakoarekin.

Allon, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1. Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2. Izena: administraria. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Osagarri pertsonala, Diruzaintzako karguagatik: %10 (A maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

3. Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Funtzionarioa. Egoera: jardunean.

4. Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

5. Garbitzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %5,03. Kontratu mugagabea. Lan-kontratuduna.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994ko uztailaren 1a.

Administrazio-araubideko langileak.

–Borda Martín, Daniel. Maila: A. Idazkaria. Antzinatasuna: 2020ko uztailaren 1a.

–Zaracain Pérez, María-Blanca. Maila: C. Administraria. Antzinatasuna: 1994ko irailaren 1a.

–Aramendía Díaz, Ana-Isabel. Maila: D. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2009ko uztailaren 1a.

Lan-kontratudunak.

–González Amador, Miríam. Garbitzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2207864