11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa, Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitara eman zen Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifa aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

TARIFAK, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI DAGOZKIONAK

1.–4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak

1.1. Kuota finkoak (hornidura): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

5,59

13 mm

8,15

15 mm

17,77

20 mm

27,94

25 mm

39,33

30 mm

63,36

40 mm

114,27

50 mm

165,12

65 mm

177,02

80 mm

212,38

100 mm

353,73

150 mm

1.635,99

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

2,01

13 mm

2,01

15 mm

2,14

20 mm

2,72

25 mm

4,37

30 mm

5,70

40 mm

14,00

50 mm

20,12

65 mm

24,92

80 mm

31,69

100 mm

38,72

150 mm

47,30

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 9,04 euro kobratuko da hiru hilabetean behin.

2.–Ordenantzaren 4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

8,67

13 mm

10,88

15 mm

14,32

20 mm

16,57

25 mm

33,74

30 mm

48,03

40 mm

95,34

50 mm

143,35

65 mm

193,54

80 mm

236,34

100 mm

329,52

3.–4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta hari lotutako erabilerak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak:

–Lehenbiziko 15 m³-ak hiruhilekoan, prezio honetan: 0,439000 euro/m³.

–16 eta 30 m³ artean, hiruhilekoan: 0,550000 euro/m³.

–Hiruhilekoan, 30 m³-tik gora kontsumitzea: 0,727100 euro/m³.

Subjektu pasiboa familia ugari batekoa denean, honako hau aplikatuko da:

–Lehenbiziko 25 m³-ak hiruhilekoan, prezio honetan: 0,439000 euro/m³.

–26 eta 50 m³ artean, hiruhilekoan: 0,550000 euro/m³.

–Hiruhilekoan, 50 m³-tik gora kontsumitzea: 0,727100 euro/m³.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera. Tarifa horretan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0,798458 euro.

3. tarifa.–Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

–Lehenbiziko 25 m³-ak hiruhilekoan, prezio honetan: 0,515558 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiru hilabeteko prezio honetan: 0,798458 euro/m³.

4. tarifa.–Erabilera konbinatuak.

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jardueraren ohiko bizilekuan).

–Lehenbiziko 15 m³-ak hiruhilekoan, prezio honetan: 0,439000 euro/m³.

–16 eta 30 m³ artean, hiruhilekoan: 0,550000 euro/m³.

–31 eta 65 m³ artean, hiruhilekoan: 0,727100 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiru hilabeteko prezio honetan: 0,798458 euro/m3.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo igerilekua duena).

–Lehenbiziko 15 m³-ak hiruhilekoan, prezio honetan: 0,439000 euro/m³.

–16 eta 30 m³ artean, hiruhilekoan: 0,550000 euro/m³.

–31 eta 65 m³ artean, hiruhilekoan: 0,727100 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiru hilabeteko prezio honetan: 2,577796 euro/m³.

Subjektu pasiboa familia ugari batekoa denean, honako hau aplikatuko da:

–Lehenbiziko 25 m³-ak hiruhilekoan, prezio honetan: 0,439000 euro/m³.

–26 eta 50 m³ artean, hiruhilekoan: 0,550000 euro/m³.

–51 eta 80 m³ artean, hiruhilekoan: 0,727100 euro/m³.

–Neurriz goitiko kontsumoa, hiru hilabeteko prezio honetan: 2,577796 euro/m³.

4. tarifa (“Erabilera konbinatua”) nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, etxebizitza motagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, bertan egiten ahal bada aukeren erabilera konbinatua. Subjektu pasiboak ezin du jarri banakako kontagailurik erabilera posible bakoitzerako.

4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak aldi berean izan ditzakeen etxebizitza baten kasuan, aplikatuko zaio hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa, eta, zalantza izanez gero, beti 4.2 tarifa.

Familia ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskabidea.

2. Familia ugariaren txartela.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa.–Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,515558 euro/m³.

6. tarifa.–Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,515558 euro/m³.

7. tarifa.–Udal zerbitzuen erabilera Mankomunitatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0,798458 euro/m³.

8. tarifa.–Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 2,587908 euro/m³.

Ezarritako tarifaren erdia aplikatuko zaio baratzeko erabileran eta erabilera konbinatuetan jario batek hiruhilekoan eragindako gehiegizko kontsumoari, eta gutxienez ere 0,515558 euro/m³; betiere, abonatuak behar bezala frogatu beharko du zuzenbidean onartzen den edozein frogaren bidez.

Tarifa hauetan “hiruhileko” aipatzeak, zera esan nahi du: ezarritako tarteetako kontsumoak neurgailuaren irakurketako 90 eguneko aldiari dagozkiola. Hiruhileko batean fakturatu beharreko kontsumoen kasuan, adierazitako 90 egunez bestelako irakurketa-aldia badute, horiek irakurketa-egunaren arabera hainbanatuko dira tarifak aplikatzeko.

4.–4.d) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

–a) Kontratazio berrietan: kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi eta 6,70 euro administrazio-gastuengatik.

b) Titulartasuna aldatzeko: kopuru finko bat, 6,45 eurokoa.

5.–4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

–Eraikin berriak eta zaharberritutakoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0,798458 euro/m².

–Baratzeak- Kopuru finkoa: 302,08 euro.

–Suteak. Kopuru finkoa: 108,21 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota gastu orokor eta zeharkako gastu bezala.

6.–4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,82 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko bolumena astean).

7.–Ordenantzaren 4.g) eta 4.h) artikuluetan ezarritako zerga-egitateak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 58 euro kobratuko da.

8.–Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat

Ordenantza honen 4. artikuluko a), b) eta c) apartatuetan aurreikusten diren zergapeko egintzei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, ordaintzera behartua dagoena soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna denean, Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emana, haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez izanik,

  • edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,2, ezkonduta badago edo antzeko bizikidetza harremana badu, bien guztirako diru-sarrerak batuta.
  • Edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,5, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak).

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 25.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4. Udal Erroldaren bizikidetza-ziurtagiria.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2022ko urtarrilaren 3an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2200028