11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Allo Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2022rako.

Dokumentazioa Mankomunitateko bulegoetan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Allon, 2021eko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2200069