11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UBAGO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ubagoko Kontzejuak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Ubagon, 2021eko abenduaren 28an.–Kontzejuko burua, José Ignacio López de Dicastillo Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2118348