11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2022ko karga-tasak

Zangozako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2021eko karga-tasei eustea 2022. urtean; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Tasak hauek dira, eta adierazitako zergei dagozkie:

Lurraren kontribuzioa. Ehuneko 0,34ko karga-tasa ezartzea, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): ehuneko 5eko karga-tasa.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4ko indizea, gutxieneko kuoten gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.

–Honako karga-tasa hauek ezartzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta ondorioak 2022ko urtarrilaren 1ean hasita.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASAK

Urte 1etik behera, -1-2-3

%12

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20 urte edo gehiago

%12

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zangozan, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2200013