11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2022ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

2021ko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren plantilla organikoa 2022rako, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Onetsitako plantilla organikoa Puiuko Udalaren egoitza elektronikoan egonen da jendaurrean (https://pueyo.sedelectronica.es), herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Puiun, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANPOSTUKO OSAG.

LANALD. LUZAPENERAKO OSAG.; 50 ORDU URTEAN (HERRIKO FESTAK, SANTA ZITA, UXUE ETA KATALAIN)

19/2008 FD-AREN OSAG.

SARBIDEA

EGOERA

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Funtzionarioa

D

%12

%10

%5,44

%2,99

Oposizio-lehiaketa

Jardunean

Funtzionarioen izenen zerrenda

Jose Ramón Aierra Guillén. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Antzinatasuna: 1997-11-01.

Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2200022