11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Akats zuzenketa, 2022ko aurrekontuaren behin betiko onespenean

Ikusirik badela akats bat 2022ko aurrekontua behin betiko onesteko iragarkiaren argitalpenean, agertu baitzen 2021eko 289. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, hura zuzendu behar da.

Honela dioen lekuan: “Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko aurrekontua”.

Honako hau behar du: “Jendaurreko aldian alegazioak aurkeztu ziren; alabaina, horiek ezetsi egin ziren 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkura berezian. Osoko bilkura horretan, bada, 2022ko aurrekontua behin betiko onestea erabaki zen”.

Pitillasen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2200035