11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urterako aurrekontua.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 229.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 58.800 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 445.600 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 75.750 euro.

7. kapitulua.–Dirulaguntzak: 0 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 817.150 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 216.900 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 341.745 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 85.000 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 128.500 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 817.145 euro.

Oteitzan, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2118490