11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

2022ko zerga tasak

Orreagako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkuran, 2022ko zerga-tasak onartu zituen. Hona hemen:

Aho batez erabaki da zerga tasak hauek onartzea 2022rako:

1. Ehuneko 0,25eko karga-tasa jartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2. Ehuneko 5eko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa 30,00 euro).

3. 1,25eko indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatzea. Karga-tasa 8,6koa izango da.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta aukeran, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Orreagan, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2200076