11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Morentingo Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran eta legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, baita aurrekontua jendaurrean edukitzea ere, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udal Idazkaritzan.

Morentinen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2118463