11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRAFUENTES

Ordenantza, eguzki-energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Mirafuentesko Udalak, abenduaren 22an, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzeko eguzki-energia jasotzeko instalazioak Mendazako Barrutiko Udalaren udal-mugartean. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin. Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mirafuentesen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Mikel Izurdiaga Berraondo.

Iragarkiaren kodea: L2118057