11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Mendazan, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2118338