11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko abenduaren 31n egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Martzillako Udalaren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak 2022rako, bai eta plantilla organikoa ere.

Ikusgai egonen dira udal idazkaritzan hamabost egun baliodunean, interesdunek erreklamazioak jar ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe igarota, aurrekontua behin betiko onetsita geldituko da eta argitara emanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Martzillan, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2200063