11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek egoki irizten dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko dela.

Mañerun, 2021eko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2200079