11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2118291