11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2022rako.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, artikulu horretara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2118288