11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2021eko abenduaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako luzaturiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten bizilagunek eta interesdunek.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da espedientea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, hala bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikulua.

Itzaltzun, 2021eko abenduaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2200002