11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2021eko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunez, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Iturenen, 2021eko abenduaren 29an. Alkatea.–Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2200018