11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2021eko abenduaren 22an egindako bilkuran, 2022. urteko plantilla organikoa onetsi zuen, aurrekontua hasiera batean onestearekin batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2200016