11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2022ko aurrekontua eta exekuzio oinarriak.
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2021eko abenduaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udaleko 2022ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Igantziko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2118460