11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

2022ko zerga tasak

Erroibarko Udalak, 2021eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, 2022ko zerga tasak onartzea erabaki zuen, Nafarroako Tokiko Ogasunen 2/1995 Foru Legeak ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

ERABAKIA:

1. Ehuneko 0,19ko karga-tasa jartzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko (landa eta hiri kontribuzioa).

2. Ehuneko 3ko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa 30 euro).

3. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea eta karga-tasa %8,6koa izatea.

4. 1,10eko indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Jende orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan ematen da argitara iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta aukeran, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Lintzoainen, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2200075