11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa.

Eneritzen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluaren arabera, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituzten lanpostuak adierazten dira.

–Idazkaria: A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10.

–Kontu-hartzailetza: B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

–Administraria: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2200025