11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak

148.305,00 euro

2. kapitulua.–Zeharkako zergak

2.500,00 euro

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

7.120,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

141.489,00 euro

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

17.488,00 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

316.902,00 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

23.117,00 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

167.875,00 euro

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

1.890,00 euro

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

64.611,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

20.000,00 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

39.409,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

316.902,00 euro

Eneritzen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2200024