11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2022ko plantilla organikoa.

Dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Deikaztelun, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2118470