11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Deikazteluko Udalak, 2021eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Onestea Udalbatzako kideen dedikazio araubidearen eta ordainsarien aldaketa; ondorioak izanen ditu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

2. Karguak dedikazio partzialean gauzatuko dituzte honako hauek:

Mikel Azcona Molinero alkate udalburuak.

3. Ordainsarien araubide hau ezartzea, kontuan hartuta urteko zenbateko gordinak direla eta hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak: 740 euro.

4. Ezartzea ordainsari horiek jasotzeko gutxieneko dedikazio araubidea: urtean 398 orduko gutxieneko dedikazioa.

5. Argitara ematea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Deikaztelun, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2118468