11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2022ko zerga tasak

Aurizko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egin bilkuran, 2022ko zerga-tasak onartu zituen. Hona hemen:

1. Ehuneko 0,19ko karga-tasa jartzea hir-ilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko (landa eta hiri kontribuzioa).

2. Ehuneko 3ko karga-tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko. (Gutxieneko tarifa 30 euro).

3. 1,4 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. Artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea eta karga-tasa %8,5ekoa izatea.

5. Etxeko egur-lote bakoitzeko 30 euro-ko tasa jartzea.

6. Gainontzeko zerga tasak KPIren igoeratik salbuestea.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta aukeran, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Auritzen, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2200074