11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udalaren, Musika Eskolaren eta Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzaren plantilla organikoa 2022rako.

Aipatu espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, osoko bilkuran erabakiko da haien gainean eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gainean.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko aldia bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2200057