11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2021eko abenduaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udaleko 2022ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Arantzako Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2118294