11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2021eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Hasiera batez onestea 2022. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Araizko 2022ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea. Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2118410