11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da epe horretan erreklamaziorik jartzen ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko dela; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan xedatutakoarekin.

Allon, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2200019