11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2022ko zerga-tasak

Alloko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–2022rako karga-tasa hauek finkatzea:

1.–Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,113%.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1 indizea.

3.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan eta 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legean ezarritakoak.

4.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

5.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

Aldaketa honek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Bigarrena.–Iragarkia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, eta espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, interesa badute, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko izatera igaroko da haren aurkako adierazpenik ez bada, aipatutakoaren arabera.

Allon, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2200015