11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batez onetsi behar zuenez gero, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz ezartzen denarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Allon, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2118462