11. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

438E/2021 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez atzera egiten baita 0001-0053-2021-000002 zenbakia duen administrazio prozedura izapidetzen, zeina ofizioz berrikusten ari baitzen instalazio baten ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpenaren bidez emana. Prozedura bukatutzat jo eta jarduketak artxibatzea erabaki da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 2275/2009 Ebazpenaren bidez, instalazio horri ingurumen baimen integratua eman zitzaion, esnetarako behi aziendaren ustiategiaren (esnetarako 3.450 behi heldu) eta hondakin organikoen biometanizazio plantaren jarduerak egiteko.

2013ko urtarrilaren 18an titularrak ingurumen baimen integratua aldatzeko eskaera egin zuen, behi kopurua handitzeko, esnetarako 3.450 behi heldu izatetik 7.200 izatera iristeko (12 nabe), baita biometanizazio plantaren funtzionamendua erregimen termofilora aldatzeko ere.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 850E/2018 Ebazpenaren bidez, ezezkoa eman zitzaion ingurumen baimen integratu berria emateari, zeina instalazioan aldaketa funtsezkoak egiteko eskatu baitzen.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abenduaren 21eko 333/2020 Epaiak deuseztatu egin zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 850E/2018 Ebazpena, zuzenbidearekin bat ez etortzeagatik, eta adierazi zuen demandatzaileak eskubidea zuela eskatutako ingurumen baimen integratua jasotzeko, baimen hori ematearen aldeko 2015eko abenduaren 22ko ebazpen proposamenean ezarritako baldintzekin (ebazpen proposamen horrek baimena emateko baldintzak ezarri zituen).

Aipatutako abenduaren 21eko 333/2020 Epaia betez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpenaren bidez ingurumen baimen integratu berria eman zen, 2013ko urtarrilaren 18an eskatutako instalazioren funtsezko aldaketari zegokionez.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 20ko 108E/2021 Ebazpenaren bidez, 0001-0053-2021-000002 zenbakiko administrazio prozedura hau hastea erabaki zen, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpenaren bidez instalazio horri emandako ingurumen baimen integratua ofizioz berrikusteko, instalazioaren funtzionamendu baldintzak berrikusteko, behi aziendaren ustiategiko hondakin urak eta simaurrak kudeatzeari dagokionez, digestoreen funtzionamendu erregimenei eta biometanizazio plantan sortutako biogasarekin elektrizitatea ekoizteko instalazioari dagokienez, eta simaurrak eta digestatoa sortu eta kudeatzeko planari dagokionez.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2021eko azaroaren 22ko 163/2021 Epaiak deuseztatu egin zuen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpena, abenduaren 21eko 333/2020 Epaiaren edukiaren aurkakoa baitzen, ingurumen baimen integratua ez zelako eman 2015eko abenduaren 22ko aldeko ebazpeneko proposamenean jasotako baldintzetan.

Hala, ofizioz berrikusteko 0001-0053-2021-000002 zenbakia duen administrazio prozedurak Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimen integratua hartu zuen oinarritzat, deuseztatu egin dena, eta, horrenbestez, izapidetzean atzera egin behar da.

Horrenbestez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 93. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da prozedura bukatutzat jo eta jarduketak artxibatzea.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Atzera egitea 0001-0053-2021-000002 zenbakia duen administrazio prozedura izapidetzen, zeina ofizioz berrikusten ari baitzen instalazio baten ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 222E/2021 Ebazpenaren bidez emana. Prozedura bukatutzat jo eta jarduketak artxibatzea erabaki da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Valle de Odieta SCLra, Hibridación Termosolar Navarra SLra, Alesbesko Udalera, Martzillako Udalera, Caparrosoko Udalera, Ebroko Konfederazio Hidrografikora, Greenpeace Españara, Industrias Alimentarias de Navarrara, Refresco Iberia SAra, Abeltzaintza Zerbitzura, Nekazaritza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2118003