109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ZIZUR NAGUSIA

2022ko zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabide-tasa borondatez ordaintzeko epea

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko ekainaren 30ean bukatuko dela 2022ko zirkulazioaren gaineko zergagatik eta pasabideen tasagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko ekainaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 25an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2207832