1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
29/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, Aiegin (Nafarroa)”.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 28ko 67/2021 Foru Aginduaren bidez, proiektu hau onetsi zen: “Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Aiegin (Nafarroa)”. Halaber, haren bidez, proiektua jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.
Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.
Proiektu honek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostena du, eta, horretarako, proiektuan hasieran aurreikusitako mailegu-eremua eta zabortegia aldatu behar izan dira.
Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Proiektu hau behin betiko onestea: “Iratxeko monasterio ingurura sartzeko biribilgunea egiteko proiektua, NA-1110 errepidean, 39+700 KPan, Aiegin (Nafarroa)”. Aurrekontua 1.470.247,13 eurokoa da (BEZa barne).
2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Aiegiko Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.
5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2022ko maiatzaren 11n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.
ERANSKINA “IRATXEKO MONASTERIO INGURURA SARTZEKO BIRIBILGUNEA EGITEKO PROIEKTUA, NA-1110 ERREPIDEAN, 39+700 KPan, AIEGIN (NAFARROA)” Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza |
FINKA Zk. | JABEA ETA HELBIDEA | AZALERA ESP. M² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LABORANTZA MOTA |
AIEGIKO UDAL-MUGARTEA |
AYE-01 | Ajona Rubio, Esteban | 6 | 1 | 372A | Mahastia |
AYE-02 | Bodegas Irache SL | 402 | 1 | 371A | Mahastia |
1.374 | 1 | 371B | Urezt. mahastia |
AYE-03 | Araiz Arano, María Dolores | 1.685 | 1 | 370A | Lehorreko alorra |
AYE-04 | Araiz,Castillo, María Asunción Araiz,Castillo, María Begoña Araiz,Castillo, José Manuel Araiz,Castillo, Juan Ramón | 233 | 1 | 369A | Orotariko fruta-arbolak |
AYE-05 | Bodegas Irache SL | 123 | 1 | 428A | Urezt. mahastia |
324 | 1 | 428I | Larreak |
AYE-06 | C Larrainzar y Compañia SRC | 142 | 2 | 769B | Urezt. mahastia |
AYE-07 | Bodegas Irache SL | 74 | 2 | 1388B | Lurzorua |
AYE-08 | Aiegiko Udalaren herri-lurrak | 765 | 2 | 362A | Mahastia |
AYE-09 | Bodegas Irache SL | 307 | 2 | 363B | Mahastia |
AYE-10 | Bodegas Irache SL | 62 | 2 | 1387B | Mahastia |
AYE-11 | Aiegiko Udala | 227 | 2 | 1385A | Lurzorua |
490 | 2 | 1385C | Lurzorua |
AYE-14 | Aiegiko Udala | 63 | 2 | 1384A | Lurzorua |
414 | 2 | 1384B | Lurzorua |
AYE-15 | Bodegas Irache SL | 937 | 2 | 364A | Mahastia |
AYE-16 | Aiegiko Udala | 411 | 2 | 1383A | Lurzorua |
BILKETEK ETA INSTALAZIOEK UKITUTAKO LURZATIAK |
FINKA Zk. | JABEA ETA HELBIDEA | ALDI BAT. OKUPAZIOA M² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LABORANTZA MOTA |
AIEGIKO UDAL-MUGARTEA |
AYE-16 | Aiegiko Udala | 2.099 | 2 | 1383 A | Lurzorua |
MAILEGUEK ETA ZABORTEGIEK UKITUTAKO LURZATIAK |
FINKA Zk. | JABEA ETA HELBIDEA | ALDI BAT. OKUPAZIOA M² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LABORANTZA MOTA |
AIEGIKO UDAL-MUGARTEA |
AYE-14 | Aiegiko Udala | 165 | 2 | 1384B | Lurzorua |
AYE-16 | Aiegiko Udala | 301 | 2 | 1383A | Lurzorua |
AYE-17 | Aiegiko Udalaren herri-lurrak | 361 | 2 | 366A | Larreak |
AYE-18 | Bodegas Irache SL | 52 | 2 | 368A | Pinudia |
AYE-19 | Azanza Echarri, Jose Miguel Azanza Echarri, Pedro María Azanza Echarri, Susana Azanza Marieta, Leonor Erice Astiz, Javier Azanza Marieta, Camino Azanza Marieta, María Rosa | 131 | 2 | 367A | Larreak |
UKITUTAKO TELEFONIKAREN ZERBITZUAK BERREZARTZEA |
FINKA Zk. | TITULARRA ETA HELBIDEA | ZORTASUNA EZARTZEA ML-M² | EUSKARRIA-KUTX. Ud-M² | ALD. BAT. OKUP. M² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LABORANTZA MOTA |
AIEGIKO UDAL-MUGARTEA |
AYE-06 | C Larrainzar y Compañia SRC | 52 | 150 | 2-11 | 365 | 2 | 769B | Mahastia |
| | | 12 | 2 | 769C | Urezt. mahastia |
AYE-07 | Bodegas Irache SL | 11 | 33 | | 79 | 2 | 1388B | Lurzorua |
AYE-08 | Aiegiko Udalaren herri-lurrak | 15 | 41 | 1-4 | 90 | 2 | 362A | Mahastia |
AYE-09 | Bodegas Irache SL | 25 | 70 | 1-4 | 151 | 2 | 363B | Mahastia |
AYE-10 | Bodegas Irache SL | 2 | 1 | | 29 | 2 | 1387B | Mahastia |
AYE-11 | Aiegiko Udala | | | | 3 | 2 | 1385A | Lurzorua |
| | | 37 | 2 | 1385C | Lurzorua |
AYE-12 | Aiegiko Udala | | | | 10 | 2 | 1386A | Lurzorua |
| | | 17 | 2 | 1386B | Larreak |
AYE-14 | Aiegiko Udala | 7 | 19 | 1-4 | 51 | 2 | 1384B | Lurzorua |
Iragarkiaren kodea: F2206854