109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa, Atarrabian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Atarrabian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, udal ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2022ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2206902