109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Hiri-jarduketarako plan berezia, xehetasun-azterketa katastroko 1. poligonoko 410. lurzatian. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardingo Udaleko alkateorde udalburu Arturo Soto Portillok, 2022ko maiatzaren 16ko alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Villamayor de Monjardingo katastroko 1. poligonoko 410. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Oscar Barbarin Luquinek sustatua eta Jesús Alén Andueza arkitektoak sinatua. Bertan proposatzen da baimendutako etxebizitzen gehieneko kopurua aldatzea eta beste antolamendu bat ematea multzoari.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkateorde udalburua, Arturo Soto Portillo.

Iragarkiaren kodea: L2207339