109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, Tuterako gazte elkarteei 2022an dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 628932.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/628932).

A) Onuradunak: Tuterako Udalaren auzo elkarteen erregistroan gazte elkarte gisa inskribaturikoak (dirulaguntzaren xedeko jarduera egin baino lehen), baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Estatutuetan, beren helburuen artean izatea gazteriarekin ikusteko duten jarduerak egitea, eta irabazi-asmorik ez izatea.

b) Gauzatzekoak diren proiektu edo jarduerak Tuterako gazteendako egitea.

B) Xedea: Tuterako gazte elkarteei laguntzea, honako hauek partez finantzatuz:

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

Dirulaguntzaren xedeko jarduerak eta funtzionamendu-gastuak egin beharko dira 2021eko irailaren 2tik 2022ko irailaren 1era bitarte.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Gazteriaren Zinegotzigoaren bulegoetan, hots, Tuterako Lestonnac-Centro Cívico Gazte Etxean, Camino San Marcial kaleko 27an (31500), edo juventud@tudela.es helbidean eskatuta.

D) Zenbatekoa: 10.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 5etik 16ra.

Tuteran, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2207718