109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2022an dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntza proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 627865.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/627865).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntza proiektuak, Iruñeko lurralde eremuan egitekoak eta bizilagunei oro har edo kolektibo jakinei zuzendutakoak.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 17an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2207443