109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzena (2021-2022 ikasturtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 627779.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/627779).

A) Onuradunak: Orkoiengo Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta hezkuntza-lana sustatzen duten Orkoiengo ikastetxeetako gurasoen elkarteak.

B) Xedea: dirulaguntzak ematea Orkoiengo Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta hezkuntza lana sustatzen duten Orkoiengo ikastetxeetako gurasoen elkarteek ikasturteko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duten ekimenei sostengu eman nahian.

C) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: gehienez ere, 12.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2207390