109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, UER1 unitateari eragiten diona. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi duela hiri jarduketarako plan berezi bat, Hirigintzako Udal Plan Orokorreko UER1 exekuzio unitateari eragiten diona.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2207446