109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

15. poligonoko 943-J lurzatiaren desafektazioa, eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko. Hasierako onespena

Honako honen bitartez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi duela katastroko 15. poligonoko 943-J herri-lurzatia desafektatzea, haren erabilera lagatzeko Escalera Galar E., Escalera Landívar F. eta Nuin Valencia J. ondasun-erkidegoari, bertan eguzki-parke fotovoltaikoa jartzeko.

Interesdun guztiek aztertu ahalko dute espedientea eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin.

Erriberrin, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2207444