109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabortz egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Igantzin, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2207449