109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Genevillako balorazio txostenaren proiektuaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an. Bada, bertan akatsak daudela oharturik, jarraian zuzentzen dira beste erabaki honekin:

“2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian” dioen tokian, honela behar du: 2022ko martxoaren 15ean egin bilkuran, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluarekin,

ERABAKI ZUEN:

Honela dioen lekuan: Lehena.–Behin-behinean onestea Genevillako udalerriaren balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Honako hau behar du: Lehena.–Behin-behinean onestea Genevillako udalerriaren balorazio txostenaren berrikuspen proiektua, 2020ko abenduaren 23an jasotakoa.

Beste puntu bat gehitu zaio:

Bigarrena.–Udalaren ordezkari izendatzea honako hauek:

Alberto Arriaga Ruiz de Infante, Genevillako Udaleko alkatea edo haren legezko ordezkoa.

María Asunción Landa Gil, Genevillako Udaleko alkateordea edo haren legezko ordezkoa.

Esteban Arriaga Ruiz de Infante, Genevillako Udaleko zinegotzia edo haren legezko ordezkoa.

Ainhoa Senosiain Murguialday, Genevillako Udaleko idazkaria edo haren legezko ordezkoa.

Hirugarrena.–Proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaletxean eta webgunean (www.genevilla.es), kontsulta dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2207173