109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Herri-lurrak desafektatzea, haize-parkea paratzeko. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2022ko maiatzaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoren azaltzen diren lurzatiak herri-lurren erabileratik desafektatzea, haien erabilera lagatzeko Renovables del Cierzo SLUri, haize-parke bat para dezan. Lurzatiak:

POLIGONOA

LURZATIA

LURZATIAREN AZALERA OSOA

(m²)

HAIZE-SORGAILUAREN LURGAINEKO AZALERA

(m²)

DESAFEKTATU BEHARREKO AZALERA (lurra) (m²)

ALDI BATERAKO AFEKTAZIOA

(m²)

5

30

258.012,80

20.547,00

8.941,30

11.114,00

5

37

12.565,80

50,00

2.803,00

2.741,40

5

65

517.308,40

0,00

0,00

274,70

5

73

288.175,00

33.302,30

11.351,30

14.375,10

5

74

146.214,40

17.010,90

8.918,10

5.189,90

5

76

14.090,20

0,00

0,00

64,20

5

88

23.300,70

0,00

291,60

168,20

5

90

40.092,10

2.761,00

201,80

123,00

GUZTIRA

73.671,20

32.507,10

34.050,60

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun naturalean, bete beharrez xedaturik dagoena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa onetsitzat joko da, Udal honi dagokionez.

Fontellasen, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2207660