109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1375. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 1847 sarrera-erregistroa, 2022ko maiatzaren 5ekoa, zeinaren bitartez aurkeztu baita eskaera bat, onetsi dadin Corellako 2. poligonoko 1375. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia.

Kontuan hartuz udal arkitektoaren eta idazkariaren txostenak.

Kontuan hartuz, orobat, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

Aho batez erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Corellako 2. poligonoko 1375. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako editatzen diren egunkarietan.

Corellan, 2022ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2207610