109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2022. urtean kultura, kirol, berdintasun, euskara eta jaietako jarduerak egiteko Berriozarko elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia. Laburpena

DDBN (Identif.): 629109.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/629109).

Deialdiaren xedea: Berriozarko elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzea, eskaera egiten den urtean zehar udalerriko lurralde-eremuan kulturaren, kirolaren, berdintasunaren, euskararen eta jaien arloan jarduerak eta proiektuak antola ditzaten.

Eskabideak aurkezteko lekua: Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Berriozarko Udalaren Egoitza elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.berriozar.es/tramites/registro-electronico.

Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Ordainketa: Ordainketa diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren eginen da.

Hala ere, ordainketa aurreratuak egiteko aukera ematen da, betiere onuradunak aldez aurretik eskatzen badu eta hasieran ezarritako dirulaguntzaren %50 gehienez ere.

Berriozarren, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2207839