109. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aldaketa, Eraikuntzak eraikitzeko eta zaharberritzeko laguntzen gaineko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2022ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bargotako udalerrian eraikuntzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Erabakia jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratu ondoren Udalaren iragarki-taulan eta 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, testua ematen da argitara, indarrean jar dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bargotan, 2022ko maiatzaren 9an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

BARGOTAKO UDALERRIAN ERAIKINAK ERAIKI ETA ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

Artikulu hauek aldatu dira: 1.a, 2.a, 3.a eta 6.a.

Xedea

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da Bargotako udalerrian eraikuntzak eraikitzeko, zaharberritzeko eta haien birgaitze energetikoa egiteko laguntzak arautzea, Elena-Primavera proiektuaren barnean azken horren kasuan (Elena 2017-141 kontratua). Sustapen neurria da, aurre egiteko azken urteotako despopulazioari eta Bargotako hiriguneko eraikuntzen etengabeko hondatzeari.

Jarduera babesgarriak

2. artikulua. Bargotako Udalak laguntzak emanen dizkie 3. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituztenei, aurrekontuko mugen barnean, honelako obrak egiten badituzte: birmoldaketa, zaharberritzea, birgaitze energetikoa (Elena-Primavera proiektuaren barnean), sendotzea, etxebizitza berrien eraikuntza, udalerrian egun dauden ustiapen osagarrietako handitze, hobetze edo obra berrirako lanak, baita horiek eraistea ere.

Laguntzak jasotzeko, hurrengo artikuluetan azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Onuradun izateko baldintzak

3. artikulua. Laguntza jasotzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

A.–Gutxieneko antzinatasuna justifikatzea Bargotako Udalaren erroldan: bi urte, laguntza eskatzen den egunetik kontatzen hasita. Baldintza hau ez dute bete beharko eraikinen birgaitze energetikorako eskatzaileek, Elena-Primavera proiektuaren dirulaguntza jasotzen badute.

B.–Laguntzaren eskatzailea obraren sustatzailea izatea eta Udal honek ezarritako zerga guztien ordainketa egunean edukitzea.

C.–Obra zein higiezinetan egiten den, haren titulartasuna frogatzea.

Laguntzen zenbatekoa

6. artikulua. Laguntza hauek emanen zaizkio frogatutako inbertsioari:

a.–Birmoldaketa, zaharberritzea, sendotzea, etxebizitza berrien eraikuntza, udalerrian egun dauden ustiapen osagarrietako handitze, hobetze edo obra berrirako lanak, baita horiek eraistea ere, inbertsioa sei mila euro (6.000 euro) baino gehiagokoa bada: emanen den dirulaguntza izanen da eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren tasaren %0,75.

b.–Eraikinetan birgaitze energetikoa egitea, Elena-Primavera proiektuaren dirulaguntza jasota, kontrol termikoko erakundeak sortzen dituen gastuak ordaintzeko: jasoko duten dirulaguntza izanen da eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren tasaren %50 bitarte.

Bi laguntza horiek bateragarriak dira.

Iragarkiaren kodea: L2206690